Urtarrillak 18 (eguena) hitzaldixe Etxelilan: GIZONTASUNAK eta FEMINISMOA

urtarrillan 18 hitzaldixe

Hizlarixe: Jokin Azpiazu Carballo (Soziologo eta ekintzaili) Egutegixe: Urtarrilak 18 Ordutegixe: 18:00etan Leku: Etxelila Antolatzaili: Berdintasun Saila – Etxelila

Hitzaldixaz: Maskulinitatin bueltako eztabaidak eta gixon taldin sorrerak ez dabe ixan on arte euran benetako irismen eraldatzailin berraztertze kritikoik. Jokin Azpiazuk beran “Masculinidades y Feminismos” liburuaz zalantzan jartzen dau lehen kolpin positibu dan maskulinitate barrixan kontzeptu. Zalantza horren ingurun jarduteko aukeri eukiko dou Etxelilan be.

 

 

LASTERBIDEAN Bilboko manifestazinoin.

Idatzi hau jaso dou LASTERBIDEAN karrerin antolallatzik bixaldute:

qaUrtarrilak 13 (zapatu) Sare k Bilbon antolatu daben mobilizaziñoin eongo gaz. Ekainak 17xan Ondarrun eingo dan Lasterbidean Nazio Elkartasun Lasterketi presente eongo da. Asko ixan diz guk ata douen mateixalan ingurun galdetu dabenak…Ba, Arenalin egongo gaz, mateixala saltzen eta Ondarrun ospatuko douen 6.ediziñoin barri emoten.
Material erosketi be elkartasun urratsa dalako…zatoz Arenalea.Pausuk ekarri leike pausu. Bañe bakarrik GOXIN egongo gaz. Honetaz gain, manifan esku-orrixan banaketi eingo da, aurtengo edizinoin barri emoteko. Eskertuko geunke herritxarran laguntzi, horretako 17:00etan Abandoko tren geltoki aurrin batuko gaz.

 

MOTXILADUN UMIK Ur handitan saiun!

Atzo botaben ETBn Ur handitan saiun gurasuk kartzelan dakarrezen ume eta nerabin testigantzan erreportaji.

Gitxi ixango diz saiu ikusi eta malkuk eutsi ebezenak…

Tartin herrikide bat be egon zan saio horretan galderak erantzun eta beran errealidadi kontaten.

Zoritxarrez herrixan hainbat motxiladun ume euki douz eta dakauz urte luzin, umiai ezarritxe dakarren zigor dobliaz amaitzeko eta danak etxea ekarteko ZAPATUN DANOK BILBOA!

Ezbazendun saiu ikusteko aukeraik euki hamen loturi:

http://www.eitb.tv/eu/bideoa/ur-handitan-3-denboraldia/5916/138186/motxiladun-umeak/

Asko ta asko ixan zin sare sozialetako erreakziñoik…

https://twitter.com/jonathanmartinz/status/950883004272070661

“AHOTS DESEROSOAK” Ertzainan torturak jaso dotxuezenai elkarrizketi BERRIAn.

Atzoko berria egunkarixak ekarri ban Ertzainakandik torturatuk ixan dizen hiru lagunei eitzen elkarrizketi, tartin Urtza Alkorta herrikidi.

Bertan diñonez 4.113 tratu txar eta tortura kasotik, 336 Ertzainak einddakuk di Eusko Jaurlaritzik torturin ingurun ata daben txostenan arabera. Torturak salatu dotxuezenan  testigantzak gai deserosuk dizela eta gatxaua ixaten dala gizartin aitortzi lortzi diñue. 

Hamen elkarrizketin loturi:

https://www.berria.eus/paperekoa/1987/002/001/2018-01-07/ahots_deserosoak.htm