
Month: abendua 2017
PARISeko martxi irudixetan
Goxaldeko 6tan alla gaz bueltan herrire, kantsa kantsata bañe pozik. Egun bixin 26 ordu sartu douz autobusin (beste 20 bat lagun trenez jun diz), hotza hazurretararte sartu gasku lorik be apenas eindou bañe han eon gaz geure PRESO eta IHESLAXAN etxeratzin aldarrikapenak zabaltzen.











eskualdeko herriko alkatik be handik ikusi douz




eta PARISeko ekimenaz bat etxen eta IBONen askatasune eskatzen bixalduzku irudi hau SAHARAko basamortutik gure herrikide batek

Aurtengo Gabonetan be… JOLAS TXOKU zabalik TXIRRIMORRASKIn eskutik!!
Ondarruko Txirrimorraskik aurten be Jolas txoku antolatu dau Gabonetako 3tik 7 urtea bitxarteko gaztetxuntzat. TXIRRIMORRASKIKO lokalin (lenako Arriolanin) ixango da goxeko 10:00etatik 13:00eta abendun 27, 28, 29an eta urtarrilan 2, 3 eta 4an. DEBALDE!

Abenduak 11 (astelehena) hitzaldixe Beikozinin, gaxe: AHOTS TEKNIKA
Hauxe ixango da urteko azkan hitzaldixe Zientziaren Giltzak Elkartik antolatutaku eta hara, hizlarixe Ondarutarra, LEIRE GOMEZ ARISTONDO kantarixe. Gogoratu astelehena abendun 11 arratsaldeko 18:30 Beikozinin.

NAGOREn, TXOMINen eta MAILOn disko barrixe kalin : Argi bat laino artean

Asko ixan diz disko hau kalea urteteko esko bat bota daben lagunak. Besteak beste: Igor Elortza, Unai Iturriaga, Keu Agirretxea, Axular Arizmendi, Beñat Gaztelurrutia, Jesus Amas, Jose Mari Arambarri “Botx”, Estanis Etxaburu…

Ikusirik zelako oihartzune euki bat lelengoko diskuk, bigarren honen salmenti Euskal Herriko herri askota zabaldu de: Gernika, Bilbo, Durango, Arrasate..Ta ez dozuenok ezautzen euran abestixak hamen aurrerapen bat.
UNANUE udal musika eskolako Abenduko ekimenak

PORTUKO RANPIn 10. urteurrena (2007-2017) ospatzeko kontzertuk Abendun 9 xan
Abenduak 9 zapatu, gabeko 22:30 xetatik aurrea, Portuko ranpako. 10.urteurrena.( 2007-2017) ospatukou eta rock &roll-lik ezta faltako….
THE RIFF TRUCKERS handixak(copuntry, blues, rock, GERNIKA–tik) eta JAKE MATE(tribute to the punk of 80´s Ondarrutik). Honeaz batea JAKE MATEn ibilbidiai amaieri emongotze eta Ondarruko despedidi jai hamen emongotze. Anima eta etorri, pausoz pauso, urtez urte, bidi etxen guzelako PORTUKO RANPAN!!!

Abenduak 6 (eguaztena) Mosaiko argitsu DURANGOn, Gaxoik dazen presuk ETXEA! lemapin
Abendun 6 xan MOSAIKO ARGITSU eingo dou Durangon arratsaldeko 19:00etan berandu baino lehen Ibon eta gainontzeko larriki gaixo dazen Presuk Etxea! lelopin.

Abendun 9 (zapatu) KEU AGIRRETXEAz solasaldixe Ahotsenean (DURANGO)
Abenduan 6xan Durangoko Azokan Mauka Musikagintzan stand-in eongo da 11:00ak aldea. Improphono disko barrixe eta Gitarra liburu bertan billatu ahal ixango dozue. Eta Zapatun, abendun 9 xan lan barrixai buruz berba eingo dau Ahotseneako solasaldixetan, eguerdiko 13:30xetan. Gitarri erungo ei dau diño KEUk.

Abendun 6 (eguaztena) manifi Durangon GORA EUSKAL ERREPUBLIKA!
Abendun 6 xan jai egune eide diñoskue Espainiarrek, bañe guk ez dakau ezer ospatzeko (nahiz eta jai zalik ixan). Euskal Herrixai beran naziotasune eta eskubidik ukatu eta burujabetzako bide guztik ixten dotzan Konstituziñoi egune ospatzi nahi dabe hain zuzen be. Ba guk tururu erantzuten dotzau, guk EUSKAL ERREPUBLIKI aldarrikatuko dou egun horretan DURANGOn INDEPENDENTISTAK sarik deitxutako mobilizaziñoin. Dei honeaz bat etxen dou TURRUNEruk be.

