Bermeotik aia zan idei Ondarruko Gaztetxea ondala hilebete edo… bermiotarrak zeozer nahibela ein ondarrun eta ondarrutarrakin, eta hortixeik urten ban gauzik… Bermeotarrak bertan euskeriaz ganora baik dabizela eta Ondarrure etorriko dizela parranda euskaldun bat botatea!
Ondio eztakiau euran herriko euskerin ingurun salaketa ero protesta estiloko zeoze etxeko helburu dakarren edo parrandi etxeko eskusa bile dabizen!
Hauxe egitarau prepara dabe elkarlanin:
Hauxe bideuau be prepara ben:








MIREN LERSUNDI GIMENO ixan arren beran legezko ixena, gutzako MIREN AKERRA zan. Emakume txikixe bañe bixotz handiku, Artabiden bixi bixitxa guztin bañe Astilleruku hil arte (beran berbak), 82 urteaz hillde ospitxalin bañe atzo arte herriko ekimen guztixetan parte hartu ixan dau, saltsa guztixetako perrejille. Bardin dotzan auzoko batzarretan egon edo Artelango txokolatadak prestaten egon edo Plazagañin ardurak banatzen ibili, edo beran Astilleruko bazkaxe antolatzen, Txokun hauteskunditako sobrik beteten eta beran auzun etxeik etxe banatzen, San Andres eguneko kokotxai saltsi loditzen, Herri harresixan lelengoko fillan (berak esango leuken lez)….beti edonun esko bat botateko prest. Berak beran buru aurkezteko erabiltxen ban definiziñoi hauxe zan: Ni AKERRAneku, ASTILLERUku HERRI BATASUNAku eta ATHLETIKeku naz.












