DANOK GEURE ETXITAN!

Gaur sartu di azkanengoko 7familixak euran etxita, tartin denda bat be bai, asko kostata eta pazientzixa handixaz hartute sartu di behingoz, eta ongun bertan gelditzeko!

Lelen Itxurribarriko rotondan batu di bixilagunak eta udal ordezkarixak etxin atzeko aldik eta kamiñaldea altzateko bidi ikusteko.

Gero kofrai zaharrea jun di eta prentsaurreko bateratu bat emon dabe azkan detallik emoten eta dudak argitzeko.

Esan bir de hasiera hasieratik etxe horretako kaltetun jarreri eta inplikaziñoi txalotzeku ixan dala, danak alkarreaz batu eta kontzentraziñoik, prentsaurrekuk, elkarretaratzik, ordezkari diferentikin bilerak… ein dotxuez azkan familixak etxita sartu arte! 

Hauxe idatzixau ata dabe, baloraziñoi etxeko eta eskerrak emoteko:

Ondarroako Saiñazio auzoko guztiak etxeetan

Gaur bueltatuko dira eraikinetik kanpo geratzen ziren zazpi familia eta denda bakarra, 2016ko martxoaren 8tik aurrera mendiak jo eta apurtutako lokal eta etxeetakoak.

Une honetan, Saiñazio 40-46 atarietako 84 familia eta lokal- eta garaje-jabeen balorazioa bi arlotan banatu nahi dugu: eskerrak ematea lagundu diguzuen guztioi eta oraindik ingurua bere onera etortzeko asko falta dela gogoraraztea.

Eskerrak emateko orduan, lehenengo eta behin, udalari, herriari eta geure etxe barruko auzoko guztien eman dizkiegu: Udalari, eta zehatzago esanda gaur egungo udal gobernuari, hasieratik gaur arte eutsi diolako astez asteko gurekiko elkarlanari, eta eginahal guztiak bideratu dituelako gaurko eguna hel zedin. Herriari, aurrera egiten lagundu digulako, hasieratik etxeetan hartuz eta denbora honetan guztian auzokooi eutsiz. Gure atarietako auzoko eta jabeei, denon artean pausu bat aurrera eman eta etxeak konpontzeko ardura geure gain hartzeagatik.

Gaurkoan gogoan hartu nahi ditugu, baita ere, kanpotik lagundu diguten guztiak: Zaldibarko udala, Cikautxo, Eika, Aurrerako futbolariak (maila igotzeagatiko prima gure esku utzi zutenak) baita prentsa ere, luzaroan gaia esna mantendu duena, aipamen berezia eskualdeko Hitzari.

Asko sufrituta heldu gara gaurko egoerara. Hondamendi honi aurre egiteko dirua helduko ote zen ez ikusteak eragin digun egonezinik handiena. Zerua jausi zitzaigun gainera emergentzia eten eta urgentzia fasera pasatzeak dena eperik gabe luzatuko zuela aurreikusi genuenean. Gaur, zorionez, etxera bueltatu garela esan dezakegu, baina oraindik diru eta lan handiak daude mendi horretan jartzeko, lur-jabeak beren egoera noiz edo nola lehengoratuko den jakiteke eta kamiñalde-kalandi ingurua kalea itxita. 

Pozik gaude, baina oraindik ez da amaitu.

Ondarroan, 2017ko abenduaren 29an

Gogun euki familixa guztik euran etxitan egon arren be herrixan momentu honetan mailegukin itxota gazela eta maileguk ez dizela ordaindduko osotasunin epe motz baten, batzuk luizixe gerta zan egunin traje ta korbatakin etorri zin argazkixetan leku topatea baine benetako ordun lepu emotzen Ondarruko herrixai. Desastre honen kaltetuk herritxar guztik ga, eta herritxar guztiok igarriko dou ondorixuk! 

Beraz, udal gobernun gain konfixantzi ipini eta seguru gaz onarte modun fin eta goguaz jarraitxuko dabela herritxarron mesedetan eta gure behar ixanan alde biharrin!

Iruzkin bat utzi

Uncategorized atalean

Erantzunak itxita daude.