ZOIXONAK CATALUNYA! Katalanak Errepublikiaz jarraitzi erabaki dabe 155ak ezarritxako hauteskunditan!

Beste behin be atentziñoi handixe ipini dou katalunya aldin azkan egunetan, eta batez be atzo. Estatu españolak 155a aplikata prosezu independentisti gelditxukobalakun, hauteskunde autonomikuk deitxuban. 

Salbuespen egoerin barrun, consellers-ak kartzelan, govern-a ihesin eta autonomixi eten ben arren, herritxar katalanak argi eta garbi erakutsi dabe euran benetako borondati eta nahixe zein dan, Urrixan 1in porrazuk hartuaz eta eraso artin erabaki eben modun, ERREPUBLIKA KATALAN LIBRE baten nahi dabela bixi!

 Alderdi independentistak 70 jarrileku lortutxuez eta unionistak 57.

Honek argazkixak geure Bartzelonako korresponsalak bixaldu dosku, Miren gaur Cup eko interbentore modun ibili de, datu ofizialak, eurak maxetan atatako datukin kontrastateko eroze susmo ero irregulartasunen aurrin:

Askorek pena handixaz hartu dou CUPek denporako emaitzik eskasenak lortutxule,…politiki holakoxi de…, itxuri danez bozkatzaile batzuk, ezkerreko alderdi handixauan apostu eindde, botu “voto util” modun ibiltxi erabaki dabe, baine eztakau dudaik onarte modun kriston papera jokatzen jarraitxuko dabela Països Catalans sozialista eta feministak lortu arte! Gora CUP!
Zoixonak Errepublika Katalanai eta aurrea beti! Visca el poble!

Iruzkin bat utzi

Internazionalismu, Politiki atalean

Erantzunak itxita daude.