Gaur Azaruk 12 (domeki) konzentraziñoi Alamedan IBON ETXEA BIXIK!! lelopin

Gaur eguerdiko 13:00tan konzentri eongo da Alamedan IBON ETXEA BIXIK!! pankarta atzin. Domekero batuko gaz, IBONen etxeratzin alde handik eta aldaketan bat egon arte beran kartzelako egoeran. Bitartin aurrea jarraitzen dabe beran aldeko ekimenak herri ezberdiñetan. Atzo BASAURIn eon giñan eta asteburun tzir IRUÑERRIko hainbat herritxan mobilizaziñoik egon diz beran askatasune eskatzen. Bañe ongun apartia guz, hamen MADRIL aldetik alla gaskun kartela

azaruk 14 MADRIDen konzentri IBONen alde

Saharar herrixan egoeri azaltzeko bideu ein dau YAALAH ELKARTIK

Saharar herrixan bilakaeta historiku minutu gitxixin azltzen daben bideu einddau Ondarruko Yaalah elkartik:

 

Pasan astin bilera zabala euki ben herritxarrakin, hurrengo urtita beire dakarrezen erronkak eta zereginak zehazten juteko, elkarteko kidik esan doskuenez, pozik geatuzin bilera horreaz. Datorren urteko janari bilketi, Oporrak pakeanen gestiñoi… ingurun eogon zin berbetan ahalik eta hobetuen bideratzeko, eta gauza guztik inportantzi handixe dakarren arren, elkartin erronka nausixe apirilin eingo daben ELKARTASUN BIAJI KANPAMENTUTA ixango da… biaje hori herritxar guztiai iraxe ixango da eta asmu proiekto bat garatu, diru lortu eta bertan proiektu gauzatzi de, baine emongo doskue detalle gexa.

Eta honek argazkixan gaur MadriLen dan Ondarrutar batek bixaldu dosku, Saharar herrixan aldeko estatu Españoleko manifestaziñoi jendetsu egon da, bertan gobernu españolai saharar lurraldin gain dakarren ardurak hartzeko eta ONUai erreferendume ya antolatzekoeskatu dotse.

 

Dantzatu Konektatu eta elkarrekin haziz

DANTZATU

Irakasli:Naroa Argoitia Iñurrita (Dantza Primaleko irakasli eta Coaching aurreratun diplomatu)
Egutegixe: Azaroak 12 eta 26, abenduak 10 eta 23
Ordutegixe: 10:30etatik 13:30eta Leku: Etxelila
Ikastaruaz: Ikastaro honetan, jabekuntza dantzatu egingo dou. Helburu, emakume txoko bat sortzi de, barruk askatu eta elkarreaz gozatzeko. Dantza bidez, barne munduaz konektatu eta norbere gaitasunak berrindartziai ekingo dotzau. Eta hitzan bidez, bizipenak konpartiukou, alkarreaz ikasi eta haziz. Elkar zaintzan oinarritutako emakume espazixo eder bat sortzeko proposamena dou honako hau.