Idatzi hau jaso dou herriko abeslaxan eskutik: Bixar 4 urte beteko diz Atako Bandan 5.1 ikuskizune egin zanetik Goiko Zinan. Ondarrutar kultur emankizun hau zabaldu behar zala erabakitxe, Kantaize abesbatzak CDa eta DVDa plazaratu dotxu.
Datorren astetik aurrea eta 10 euron trukin saltzen eongo diz herriko prentsa eta liburu salmenta puntutan… Ze opari egokiaua Santa Zezilirako! On egin dagizuela!
Gaur arratsaldeko 19:30tan konzentri eongo da Alamedan BELEN GONZALEZ PEÑALBAn oroimenez. Emakume hau zein ixan dan gogoratzeko, azpixan dan bideuk argitzen dau.
Eraikiz Kolektibun eta 7 Mujeres en Movimiento elkartin eskutik, azarun 16tik 30ea arte “ARTibismo feminista: Emakumeak bazterretan. Feminismoa, artea, aktibismoa eta kartzela” (Itziar Moreno presun eta Oihana Garmendia preso ohian lanak osatzen dabena). Bigarren erakusketa honei bideo emanaldi eta bisita gidatu bateaz emongo gako hasieri, azarun 16an 19:00etan.
Zapatuhonetan (azaroak18) 13:00 etan institutu paretik eskualde mailako manifestaziñoi deitxu dabe Lea Artibaiko Ikasle Abertzalik, Ibon eta gaxoik dazen preso politiko guztin askatasune eskatzeko!
Ekitaldi sinboliko lez eindabe biaji preso bixan gurasuk (Angelita ta Sagrario) eta hainbat politikarik Madrilen dan ALCALA MECOko kartzela aurrea (Turrune be han egon da). Handik ikusi douz: Unai Urruzuno eta Julen Arzuaga EH Bilduko legebiltzarkidik, Marian Beitialarrangoitia eta Jon Iñarritu EH Bilduko diputatuk, Teresa Jorda ERCko diputatu, Eduardo Santos Unidos Nafarroako Ahal Dugu-ko idazkari nausixe eta Zunbeltz Bedialauneta Ondarruko alkati.
ETXEA ekarteko prest gazela irudikatzeko ambulantziz eta medikoz jantzitako lagunak be han euazen
Amaitzeko eta nahiz eta IBON eta MANU han geatu dizen, bixan amak bixitxi etxeko aukeri euki dabe.
Eta hor ez diz amatxu IBONen aldeko gaurko ekintzak. DONOSTItxik irudi eta berba honek bixalduzku: Iparran egoeri salatzeko eta elkartasune adierazteko, Donostiko kanpusin gaur egun guztin zir baraualdixe. Iparra galdu baik, Ibon etxea YA!
Baixaku honetan (azaroak 17) atsaldeko 18:00etan Kolonbiko gatazka soziala, borroka armatu, bake prosezu eta beste hainbat gauzan ingurun berbaldixe egongo da Gaztetxin OGAk antolatute.
Bertan kolonbitxik aurten etorri dan ekintzaile batek eingo dau berba, eta dakauzen duda eta galderak argitzeko aukeri eukiko dou!