Abendun 3an EUSKARAREN NAZIOARTEKO EGUNE ospatzen da. Egun horren helburu euskal hizkuntziai merezi daben garrantzixe eta ikusgarritasune emoti de eta guztion parte-hartziaz euskeri mundure zabaltzi. Horren harire, Zaldupeko Hondar Ahua Guraso Elkartik Euskerin aldeko danborradi antolatuko dau. Aipatu danborradan, herriko ume zein nagusi guztik parte hartu ahal ixango dabe, danon artin eta danontzat egin nahi dogulako, euskeri guztion altxorra dalako.

Aurten be, abendun 3an, eguerdiko 12:00xetan, Euskerinn aldeko danborradi Ondarroako AEKn, eta Artelanen laguntziaz batea nahiz Ondarroako Udalan babesaz antolatuko dou.
Egun horretan ondarrutar guztioi “Euskarak batzen gaituelako” lelopin euskerin alde danborra jotzea animatzen zatxuau. Danborradako entseguk azarun 28 eta 29xan, eta abendun 1in ixango diz Zaldupe Eskolako aterpin. Bi saio egongo diz: 16:30etik 17:15era eta 17:15etik 18:00eta.
Ixen-emoti www.hondarahua.eus web orrialdixin edo Brontxe, Kurike edo Kitxu dendetan zein Ondarroako Udalin 946833668, 946833678 telefono zenbakixetan edo Turismo Bulegun.