TURRUNEruk ondiokan oporretan jarraitzen dou

Nahiz eta udako oporrak aspaldi amatxu zin, batzuk ondiokan jarraitzen dabe atzanengoko atseden egunak disfrutaten. Hamen KUBA aldin dabizen herrittarrak bixalduzkun argazkixetako bat, hauxe bixaldu doskue:

“Matxe-matxe IBON! Iparra Galdu Baik IBON eta DANAK BIXIK ETXEA”

KUBA aldetik dabizen lagunak 2017-10-15

eta beste hau hurriauatik bixaldutaku de. Nafarroako SAIOA mendi tontor (1.418 mt) aurretik atataku de.

TURRUNE Saioa mendi aurrin 2017-10-14

IBON IPARRA etxea!

Gaur eguerdixan ein dan elkarretaratze informatibu Ibonen berehalako etxeratzin aldeko irudixe da azpixan ikusiko dozuena. 104.4 artikulu aplikatu ORAIN! (Gaxoik dazen presuk ETXEA!!)

iparran alde 2017-10-15

Eta beste hau be bixalduzku lagun batzuk: ” Aupa, hamen bixaltzen dotzuau clairvauxetik iboneaz elkartasune adieraziz atatako argazkixe”

IBONeaz bat Clairveauxetik 2017-10-14

IBON IPARRAGIRRE BURGOA egoera larrixan da

ibon21

IBON IPARRAn egoeri oso larrixe da, 20 defentsa baño ez dauke. Kartzelako forensik ezindau ziurtatu bi hilabeteko bixitxaik gelditzen gakonik. “¿Ya sabes que si pillas otra neumonia te vas a morir, verdad?”. Forensin berbak diz horrek.

Hori dala ta Domekan (Urriak 15 ) konzentraziñoi informatibu eongo da Alamedan  eguerdiko ordu batetan. Ezindou laga IBONen bixitxi amataten kartzelan. Berandu baño len IBON ETXEA!

 

Urriak 14 (zapatu), ESKUALDEKO MANIFI Markiñan Kataluñai babesa emoteko!

Lea Artibaiko Gure Esku Dagok deitxute, manifestaziñoi eongo da MARKIÑAN ferixa egunin, (urriak 14) zapatun 13:15etan GOIKO PORTALETIK. Manifa honeaz elkartasune nahi dotsau emon Herrialde Katalanai on sartu dizen fase honetan, independentzixi deklarata eon arren beste behin be elkarrizketarako eta akordixurako bidik irai dotse estatu españolai. Iritzi desbardiñak daz…batzuk taktika ona dala diñue, beste batzuk zuzenin einbizala eta denpori galtzen dazela… guk dana dala geure babes osu emongotsau!

Eskualdeko ERNAIk be bat einddau deialdixaz eta gaztiaik manifa juteko deixe ein dotsa!

HISPANITATE EGUNE? GUK IXE BEZ OSPATZEKO!!!

Bixar (urriak 12) hispanitate egune ospatzen dabe batzuk eta beste batzuk ospatzea behartu nahi ixatengatxue. Guk argi dakau ez guzela hori egune ospatzea, ez bakarrik Españolak ez gazelako, egun horrek beran osotasunin dakarren esanaxe ez douelako onartzen iñundik iñoa! 

Zeatxik ospatzen dabe hispanitate egune? Dia de la Hispanidad, Dia de la Raza, dia de la fiesta nacional… deitxute ezautzen da hau egune, eta Españik Amerika konkista eta inperixun garaipena ospatu ero alardeateko ibiltxen dau… Kontixu harro daz ein ben trixkantza kolonialista eta inperialista guztiaz! Gure begirune eta errekonozimendu bakarra konkista horrek aurrea eruteko hil, esklabiza, expolia, sakea… ben indigena eta bakin bixi zin herritxar guztiai!

Gaur egunea buelta eindde, azkan astitan argi erakutsi dabe ondala urte asko morun ontxe be zetako kapaz dizen! Kataluñan argi laga daben morun, guk urte askun ezautu douen errepresiñoi besteik ez dakarre beran nahixak bete nahi daben herrixai erantzuteko! Eta lotsatu be ez diz etxen aurtengo lemi “orgullosos de ser españoles” ipintxeko! Guk argi dakau españin ez dala zereñik… argi da arazu eztala PP, estatu orokortasunin baino… 78an ondo lotute laaben estatu erregimena! Guk INDEPENDENTZIXI!

Bixar asko eta askorentzako lan egun normala ixango da portun, enpresa askotan… eta institutuko Ikasle Abertzalik be herri eskolak antolatu dotxuez:

Dragi biarrin

Azken egunetan ikusiko zenduen latxeik dragi dabil erreki eta hondartza aurrik garbitzen. Negu alla aurretik eta uxolak etorri baño lehen ondo etorten da urai bidi errezti.

2

1

 

 

[ARGAZKIXAK] Egun MARABILLOSUK Ondarrun!

Aurtengo Marabilli festibala be magiku ixan da! Sormen eta kulturiaz betetako egunak ixan diz. Motzei eingazku eguenetik domeka arteko eunak!

Hamen lagatetzuau eguenetik domeka bitxartin atatako argazkixak:

Eguen iluntzin emongakon hasieri marabilliai.

Baixakun be barnetegixan kortproiekziñoi, elektrotxarangi, musika eskolako ikaslin emanaldixak, Joseba irazoki eta Antxon uskola, Amparanoia ta Gancho sonidero….

12

p4

Zapatun goxetik hasi zin ekimenak… irratsaiu, txistulaxak, igoera bertikala, erraldoi kalegiri…



Jana ezin falta

14

15

Sarixak be ezti falta ixan. I. SORMEN sarixe emotze ASISKO URMENETAi, berak eindako lan guztin ordainin.

ASISKO URMENETA

Arrantza lehiaketi be eukigendun!

Iluntzin hauxe giru euan parte zaharrin,gabaz mollako balkoitxatik dantzak eon zin…

Eta parrandako aukera ederra be eukigendun… beikozinan zea mays eta dj elepunto ta jaxak segi einban Gaztetxin “los zopilotes txirriaos” eta” dj joseff” eaz

Ta gaur (domeki) azkanengoko eune… baine ezta falta ixan ekimenik!

Goxin irratsaiu eta fim bat euki dou… gero alde zaharrin Ondarru eta Lekatxon arteko bertso saiu:

Goiko zinan Davide Cabaleiron  “Sitio distinto” dokumentalan emanaldixe eon da eta jarraixan Josu Goikoetxean “aterabidetik” Dispertsiometraia.

19:30 etan beikozinan eon dan antzezlanin be eon ga

Eta ezin ixan benak egon (PRESO dazenai bixitxaten ebizenak) be, bat eiben MARABILLIaz. GRANADAko espetxea jun zinak bixaldu dosku argazki hau.

1

*Argazki gexa jaso ahala jungo ga post honei gehitzen!