Bilbon, Donostin, Iruñan, Azpetxin, Durangon, Eibarren, Gernikan, Barakaldon, Algortan, Tolosan, Irunen, Etxarrin, Tuteran….IBON KALERA!!!

Hor erakustetzuau atzo illuntzin justizixa epaitegi aurritan ein zin elkarretaratzin irudixak, lelo bakarraz, IBON KALERA! eskatzen. Atzoko prentsaurrekun esaben latxeik, gero near etxik ez dau balixoko. IBON IPARRAGIRRE BURGOAn egoeri golpin okertu leike medikun esanetan. Adi hurrengoko egunetako mobilizaziñoitxa.

Azpetxin IBONen alde

DURAngon be bai

Iruñan IBONen alde 2017-10-16

2

donostin IBONen alde

Barakaldo be IBONEAZ

Gernika ibonen alde

Algorta be IBONeaz

1

3

TOLOSA be iboneaz

EIBAR IBONEN alde

BILBOn IBONen alde

eta DONOSTI aldin dabizen herriko ikaslik be argazki hau bixalduzku IBON ETXIN eta BIXIK eskatzen

Donostin ikasten dazen ondarrutarrak IBONeaz bat 2017-10-16

 

IBONen bixitxi arriskun dalako, KALEA guz urtetea

Bilbon prentsa aurreku IBON ETXEA BIXIK 201-10-18Prentsaurreko baten azaldu daben latxeik, IBONen bixitxi hari batetik zintzilik dala argitxu dabe elkarte desberdiñetako arduradunak, agerraldi baten Bilbon. Berba gogorrak ibili dabe IBONen osasune dala ta berba ein dabenak, “Ibonen bixitxi edozein momentun amatxu daitekeela”, “egoera oso kezkagarrixe” edota “gero alperrik ixango diz kondenak, malkuk eta kontu guztik”. Iparra galdu baik plataformako kidin gain Sareko ordezkaxak egon diz Bilboko prentsaurrekun eta hurrengo egunotako mobilizaziñoitxako deixe ein dabe. Gaur [urrixak 18] esaterako, Kalera Kalera dinamikik deitxute  19:00etan Hego Euskal Herriko eskualdeetako epaitegi aurritan batuko diz IBONen egoeri salatzeko. Domekan [urriak 22] 13:00tan Alamedatik urtengo da manifestaziñoi; Ibon etxea! Bixik! lelopin. Azarun 11an larriki gaxo dazen presun etxeratzi eskatzeko giza kati eingo da Basauriko kartzelatik urtenda. Amaitzeko, hainbat euskal presok gaur baraualdixe engo dabe IBONen egoeri salatzeko, esaterako, Sevilla II espetxin dazenak.

Manifi IBON ETXEA BIXIK 2017-10-22

 https://youtu.be/1BTqtgA_Tts

Berandu baino lehen, Ibon etxera!

BIDEU: Bitxore Laka Guenagan omenezko muralan sorkuntza prozesu

2016-2017 ikasturtin tzir, Etxelilako Jabekuntza Eskolan barrun eta “7 Emakume En Movimiento” elkartin esku-hartziaz, “Sorkuntza Artistikorako Tailerra” burutu zan. Sorkuntza artistikun emakumin presentzia bermatu, eta arti beraien errebindikazio eta autonomiako tresna bilakatzi bilatzen ban ikastaruk. Bertan, parte-hartzailik baldosa hidraulikuk egin eta diseinatu ben Ondarroako Emakume artista bat omenduko ban mural bat osatzeko. Omendutako emakumi Bittore Laka ixan da. 

Bideo honetan, muralan sorkuntza prozesu osu ikusikozue:

Preso Politiko Katalanak ASKATU!!

Ondarrutarr@k ondo erantzutzau herriko Gure Esku Dagok eindako deialdixai. Jordi Sanchez eta Jordi Cuixarten atxiloketak salatzeko batu gaz Alamedan.

konzentrin irudixe Katalanan alde 2017-10-17

Beste irudi honek Mirenek eta Jon ek bixaldu doskuez Bartzelona hiritxik, milaka launek urten dabe kalea gaur atxiloketak salatzeko!

JUNTS lelopin elkarretaratzi gaur (urrixak 17, martitzena) arratsaldin Alamedan

Katalanak be, kalea urteten hasi bikodi hamendik aurrea preso politikun askatasune eskatzen. On arte (bakarren batzuk kendute) presun arazu, Euskaldunona zan bakarrik bañe hori aldatzen dun seinali hasi de agertzen. Atzo illuntzin sartu zitxuezen kartzelan lelengoko bixak, JORDI ixenekuk Omnium eta ANC antolakunditako presidentik. Hori salatzeko gaur arratsaldin elkarretaratzi eongo da Alamedan arratsaldeko 7 retan Ondarruko Gure Esku Dagok deitxute

elkarretaratzi katalanan alde 2017-10-17

IBON BEHINGOZ KALEA!! Urriak 18 (eguaztena) Konzentraziñoik Hegoaldeko epaitegi aurritan

Urriak 18 konzentraziñoik epaitegi aurritan BEHINGOZ KALERAEspainiko espetxe politika kriminala Ibon Iparragirre preso politiku hiltzen da. Ibonek hiesa dauke. Atxilotu eta Sevilla II espetxea urrundu benin beran karga birala zortzikoiztu egin gakon. 2011n, bere osasun egoera larrixan ondorioz, espetxe araudiko 100.2 artikulu ipinitzen. Artikulu horren arabera espetxe arindu ipinitzen eta horrek espetxealdixe beran etxin betetzi ahalbidetu ban. 2014an, modu erabat bidegabi ibiliaz, osteabe espetxeratu ben. Orduz geroztik, Ibonen egoera muturrekun ondorixoz, behin baino gehixauatan piztu de alarma gorrixe; azkena, maiatzin urjentziaz Madrilen ospitaleratu beneku.

Madrilgo ospitalin eindako azkan analitikin arabera, Ibonek 20 defentsa baino ez dauke (pertsona osasuntsu batek 723-1.124 artin daukenin). 2011n, espetxealdi arindu ipinitzenin, beran defentsan analitikik 51 adierazten ben, hau de, Ibon edozein momentun hiltzeko arriskun bizi zala. Beraz, ageriku de Ibon tratu krudela pairatzen ari dala, krudela eta utzikeri handiku. Egoera horren arduradunak espetxe, justizia eta osasun estamentu zehatzak diz; espetxe zaintzako epaili, Alcala-Meco espetxeko zuzendariorde mediku eta Alcala-Meco espetxeko zuzendaxe.

Mediku forentsik jada azaldu dotzenez, Ibonek edozein infekzio harrapatuz gero, hilkutxan bueltatuko dala beran herrire. Edozein momentutan hil daitekela, argi ta garbi.

Gaur egun, Ibon libre uzteko erabakixe Castro epailin eta Alcala Meco-ko espetxeko medikun esku da. Bixak ala bixak, preso ondarrutarra lehenbailehen askatu ezin, iragarritako herixotza baten arduradunak ixango diz.

Nahiku de! Ezker abertzalin KALERA KALERA dinamikik argi salatzen dau Ibon Iparragirre Burgoan aurkako tratu anker eta gizagabi; ixan be, beran bixitxi arrisku larrixan egonak, espetxin mantentzen daben bitartin heriotz-zigorrea kondenatzen daz.

Hori guzti salatzeko eta preso gaixo larrixan askatasuna exijitzeko, datorren eguastenin, urrixan 18xan, arratsaldeko 19:00etan, kontzentraziñoik burutuko douz Hego Euskal Herriko eskualde buruko epaitegixetan. Ibon etxea bixik ekarti danon arduri dalako, mobiliza gatxezen danok.

  • Bizkaian: Bilbon, Barakaldon, Getxon, Gernikan eta Durangon
  • Gipuzkoan: Donostian, Tolosan, Azpeitian, Eibarrren, Irunen eta Bergaran
  • Araban: Gasteizen
  • Nafarroan: Iruñean, Tuteran, eta Tafallan

Herri honek baki eta askatasune nahi eta behar dituelako, euskal preso politikuk KALEA!

Ibon Iparragirre Burgoa KALEA!