Gure elkartasunak ez dauke etenik! CATALUNYA ENDAVANT!

Atzo (urriak 3) Kataluñan eun intensu euki ben, greba orokorra egon zan “VAGA GENERAL”. Naziñoi guzti parata eon zan eta herritxar asko be askorek urten eben kalea domekan estatu españolak ein zitxuzen disparatik salatzeko! Beti be eurak onarte demostra daben morun, dan dana bakin eta polizixan propokaziñoitxan jausi baik… ze esan daben morun ehunke polezixa ebizen kalitan paisano jantzitxe, manifetan infiltrata jenti berotu eta estatuai komeni gakon irudixe komunikabiditan agertzeo asmuaz! Baine ez dabe lortu! Horrek probokaziñoik ekiditeko manifa ixilak eitxuez eta 21:00 etan herritxarrai etxea juteko deixe ein dotse.

Ondarrun gure aldetik, goxin Zubi Zahar ikastolako eta lantegixetako langilik geldialdixe einben euskal herriko sindikatuk deitxute!

WhatsApp Image 2017-10-03 at 17.54.01

5

6

8

Atsaldin Euskal herriko beste herri guztixetan modun kalea urten gendun! 19:00etan alamedan batu giñan hainbat herritxar.

1

Herritxarrak dana implikata ikusi douz

2

Eta kanputik dabizen ikaslik be bat etxen dabe KATALUNYAko herritxarrakin. Hamen TXILE aldin (ERASMUS) dabilen herrittar batek bixaldu doskun argazkixe.

TXILEn dan ikaslik bixaldutako argazkixe

 

Eta gabaz, 22:00 puntun turrunaz batea hasi giñan poto hotsaz herri guztin… eta amaieran Gaztetxin batu dizen gaztik sorpresa ederra emon doskuen danoi, Els Segadors ipinitxe eta bengalak eskun amatxu eben burrunbadi! Benetan hunkigarrixe!

Iruzkin bat utzi

Herri mugimenduk, Internazionalismu atalean

Erantzunak itxita daude.