Katalanak bozkatu dabe!

Polizixan eta Pikoletun errepresiñoin gañetik KATALANAK bozka lekuta hurreatzen daz gaur. Irudiz betetako egune da ixaten gaurko egune, TURRUNE etxen douen lagun taldi be handik dabil eta irudi pillu daz bixaltzen bertatik. Hamen erakustetzuau batzuk.

Beizperan eskoletan lo etxen egon dizen herritxarrak be egon diz.

3

2

Lasai hasi de egune, bozka lekuk normalidadiaz zabaldu diz eta horren adibidi Mirenek bixalduzku

1

Jenti bozkatzen hasi de,ta halako baten 9xak aldin polizixi hasi de urna lapurretan eta ezker eskuma osti partiuten.

7

Bañe herrittarrak ez dabe atzeak ein eta batan ez bazan beste bozkalekutan bozkatzen jarraitxu dabe

miren bozkatzen

Bartzelona hirixan ibili dizen Turruneruk ahauxe diñue:

“Goiz eta arratsalde guztin “kalma tensu” eon zan eskola elektoralan aurrin… denpora guztin danok alkarrei behire eta polezixi noix etorriko.”

Hilarak kale osuai bueltak emoten dotsen


“Inpresionanti zan zelako gogu eta ilusiñoi euken urtitako ametsak beteteko… Gurasuk, umik, aume ta atxitxe… danak batea bozkatzea! Ta bozkalekutatik urtetenbenin, euken euforixi ezin ero nahiez eskutata ukabille altzata eta HEM VOTAT zarataka, txalo zaparraraz betetako pasillo batetik malkoka aurrea etxen ben bitxartin… benetan emozionanti!”

Orduk aurrea jun ahala giru lasaitzen euan baine danok beste herrixetan txakurrak einddako disparatik asimilaten eta eskolak iratxe manteniuteko ondio gogo gexaz… momentoik kritikuenak azkan orduk zin, kontaketi hasi aurretik ostu ixan bazitxuezen urnak milaka boto galduko zin eta… baine 20:00 puntun jentin txalo zaparradakin eta ELS SEGADORS kantaten itxi zitxuezen eskolak eta rekuentu amatxuarte atari guztik jentez beteta badaezpada”

On duda asko eta galdera asko geure buruai… zer pasako da? Zelan jokatuko dau Generalitatik? Ta Gobernu españolak? Horrek galdera guztik hurrengoko eun eta astitan aklara ahal ixangouz seguruena…

Euskaldunok bertan eon giñan eroze kasotan be gaurko protagonistai (herritxar Katalanai) albun gazela erakusteko. Katalanak einddabe eta etxen daz, on bertako energixa, idea eta inddar guztik hartu eta hamentxe tokatengazku 1978 an ondo baino hobeto lotute laga ben erregimena botati! Geuk be geure estatu propixu nahi dou eta horretako prosezu martxan ipintxeko ontxe dakau aukeri, Katalanan inertzixi ibilitxe! VISCA EL POBLE!

Herrixan be kalea urten gendun eurai elkartasune erakusteko

Alamedan katalunyan alde 2017-10-01

Udalak be bat eindau

ikur katalana udalin 2017-09-27

Gabeko deialdixe Euskal Herri guztitxan!

Kazeroladi 2017-10-01

 Eta mobilizaziñoik jarraitxu etxen dabe! Eguaztenin (urriak 3) Kataluña guztin GREBA OROKORRA eta guk eurai elkartasune adierazteko ostabe Burrunbadak eta mobilizaziñoik eingouz!

 

 

Iruzkin bat utzi

Herri mugimenduk, Internazionalismu atalean

Erantzunak itxita daude.