Catalunya, Erabakitze eskubidi eta Demokrazixin alde… GAUR 19:30 etan KONTZENTRAZIÑOI ALAMEDAN!

Gaur goxin Katalunia atxiloketa eta miaketakin esnatu de. Estatu españolak betiko beran teknikak bistan lagatxuz beste behin be, ERABAKITZEKO ESKUBIDI era DEMOKRATIKO baten praktikan ipini nahi dabenai inddarraz, mehatxukin, errepresiñoiaz eta Guardia Zibillak Urrixan 1in EINGO DAN ERREFERENDUMAN antolatzailik ATXILOTUTE erantzunde! Horren aurrin GAUR (Irailak 20) ILUNTZIN, 19:30etan KONZENTRAZIÑOI ALAMEDAN!

alamedan

Estatu Españolak eztau bihir ixan sekule karetaik holako jokabidik sistematikoki erabiltxeko, hori hamen ondo baino hobeto dakiau. Danok geunkan argi estatu ezala geatuko eskuk gurutzatute, ezautzen douz euran trikimailu guztik… judizialak, politikuk, polizialak eta militarrak be bai! Gaur Katalunian salbuespen egoera argixe ikusi de… estatu kolpi diñue bertako alderdixak! Laburpen oso erreza dauke honek egoeri ulertzeko: Estatu Española errepresiñoi eta inddarra erabiltxen demokratikoki herri baten etorkizune erabaki nahi dabenan kontra!

Katalunyan danan gainetik herri oso bat da, DEMOKRATIKOKI euran etorkizune erabakitxeko preparata! Eta han politikaxak herrixan eskaera historiku limitearte eruteko prest dazen bitxartin ondorixo guztik gainin hartute, beste batzuk hamen Guardia Zibilak DEMOKRATAK atxilotzea bixaltzetxuzen alderdi politikukin akordixuk siñatute eta gobernu babesa emoten! Noiz arte jarraitxuko dau PNVk PP alderdi faxistin albun? Noiz arte inmobilismo hau Euskal Herrixan?

Dana dala guk argi dakau Herrialde Katalanan albun egongo gazela beti, kasu honetan inbirixa apurraz, oso gatx ikusten da Euskal Herrixan Katalunian bixitxen dazen eszenatoki politikure hurreatzi gaur egun dakauzen buruzagixakin!

DKKnZXiXcAAPBrB (1)

(Pikolun Patrola tuneata)

Eta Bartzelona aldetik dabilen Herritxar batek hauxe bixalduzku: “miaketak eon dizen tokixetan eta eraikin Español guztin aurrin hauxe itxuri da goxe guztin.”

WhatsApp Image 2017-09-20 at 15.07.01

WhatsApp Image 2017-09-20 at 16.25.11WhatsApp Image 2017-09-20 at 16.25.24

Gaurko erasukin geu be erasotu eingatxue! DOS POBLES, UNA LLUITA! VISCA CATALUNYA LLIURE!

Iruzkin bat utzi

Herri mugimenduk atalean

Erantzunak itxita daude.