Urrixak 2 (astelehena) Hitzaldixe Beikozinin. Prevenir y tratar la enfermedad del ALZHEIMER: Una vision moderna

Hauxe idatzixe eindabe Zientziaren Giltzak elkartekuk:

Bagatoz osteabe uda osteko lehenengoko hitzaldixaz! Urrixan 2xan, astelehena, Beikozini Jatetxea Ondarroan, arratsaldeko 18:30ean, Pablo Martinez-Lage eongo da geuaz. Berak “PREVENIR Y TRATAR LA ENFERMEDAD DE ALZHEIMER: UNA VISIÓN MODERNA” hitzaldixe eskeiniko dau.

Animatu zaitezte!!!

Alzheimer gaxotasunan ingurun hitzaldixe

Irailak 30 (zapatu) manifi BILBOn ERABAKITXEKO ASKATASUNAN alde

Beste behin be kalea urten beharrin topaten gaz DEMOKRAZIXI eskatzeko. Zapatun Bilboa guz osteabe eta autobuse ata da herrixan berta juteko. Amarratzan, Kulixkan, Alain eta Kuriken zabaldu diz listak ixena emoteko. Iñoiz baño beharraua ikusten dou berta juti. Nobedade lez esan birdou Euskal Herriko alderdi eta erakunde nagusixak dei bateratu eindabela berta juteko eskatzen (bai alderdi politikuk bai sindikal mundun biarra etxen dabenak eta herrigintzan lan etxen daben taldik). Gogoratu arratsaldeko 4retan urtengo dabela autobusak Zaldupetik.

2017 irailak 30 manifi bilbon DEMOKRAZIXI Eskatzeko  

Urrixan 1in (Domekan) , ERREFERENDUMAN egunin… Alamedan batukoa eguerdiko 13:00 etan Herrialde Katalanai elkartasune erakusteko!


Eta honeaz lotute gaur hainbat gaztek hego Euskal Herriko hiriburutan bat einddabe ERNAIk deitxutako manifetan… ondarrutik be nahibeste gazte jun di bizkaibusin… institutun be paroi einddabe Bilboa juteko:

Batzuk betiko latxeik ibili di, gauzak nastateko asmuaz… baine gaztik buru ibiltxen baakiauenetik eztabe lortu telebistako perfektu ixango zan irudixe!

Eta iluntzin herrixan boto paperak eta eskuorrixak banatzen ibili di gaztik:

Bitxore Laka Guenagaren omenezko muralaren aurkezpen ekitaldixe baixakun Irailak 29xan

2016-2017 ikasturtin tzir Jabekuntza Eskolin barrun burututako “Sorkuntza Artistikorako Tailerra”-ren baitan egindako lanan emaitze aurkeztuko da baixakun, hilak 29, arratsaldeko 19:00etan. Sorkuntza artistikun emakumin presentzixe bermatu, eta arti barauen errebindikaziñoi eta autonomiarako tresna bilakatzi bilatzen ban ikastaruk. Bertan, parte-hartzailik baldosa hidraulikuk ein eta diseinatu dituzte Ondarroako Emakume artista bat omenduko daben mural bat osatzeko. Omenduko duten emakumi Bittore Laka ixango da.

Mezu honekin, baixakun bertaratzea gonbidatzen zatxuau.

                                     Bitxoren omenezko muralan aurkezpena

Egutegixe: Irailak 29, baixaku        Ordutegixe: 19:00etan        Leku: Kantoipen

 

 

Gaur, irailak 27 GUDARI EGUNE!

Gaur, Euskal Herrixan askatasunan bidin bixitxi galdu daben emakume ta gixonak oroitzeko egune da! 

1975a ezkeroztik ospatzen da hau egune abertzale eta ezkertiarron artin, hain zuzen be erregimen frankistik urte horretako irailak 27 an fusila zitxuezen ETA erakundeko TXIKI eta OTAEGI euskal militantik FRAP eko beste 3 militanteaz batea.

Gudari egune dala eta biharrea gixuzela holantxeik topa dou herrixe:

Atsaldeako be herri guztitxan morun deialdixe da eindde Ondarrun be:

Azkan urtitan gaurko egune estatuko erahilketan ingurun egixe, erekonozimentu eta justizixi eskatzeko be ibili ixan da… eta ez eskatzeko bakarrik, herrixai benetako errelatu eta batzuai betirako ahaztu gakoezen biktiman ingurun egixe kontateko. Horren adibide hau 2014ko argazkixe, ixelako errekonozimendu ofizialik ezdakarrezen herritxarran errelatuk:

19:30 etan ondarrun einddan ekitaldiko argazkixak:


BAIMENIK EZ ASKE IXATEKO!!!

Ernaiko gaztik Kataluñako prosezu independentistiai babesa adierazteko eta Euskal Herrixan be ASKIK nahi douela ixan aldarrikatzeko “Baimenik ez aske izateko” lemiaz kanpañi hasi eben! Ondarrun be igarri de kanpañi… horren adibide pasan astin agertu zin muralak eta esteladak zebrabiditan.

Hau kanpañi dala eta eguenin (irailak28an) manifestaziñoik eongo di hegoaldeko hiriburutan. Gu bilboa jungoaz eta horretako kedadi ipini de 10:10eko Bizkaibuse hartzeko Mesonanako geltokixan!


Iluntzin, 19:30etatik aurrea boto paperak banatu eta alde zaharrin egongo dan HAUTESONTZIXAN sinbolikoki bozkatzeko aukeri eongo da!

Gaztiok argi dakau ASKE ixateko iñon baimenik ez douela bir! EUSKAL HERRIXAK INDEPENDENTZIXI!

Eta hau gaur Institutuko Ikasle Abertzalik ata daben argazkixe, egueneako ikasliai deialdixe etxen!

ASIER BADIOLA LASARTEn egune da gaur, ZOIXONAK LAGUN!!!

Gaur ASIERen egune da, 37 urte beteten dotxu eta TURRUNEtik belarritxik nahi dotzau tengada handi bat ein. Asko botaten zatxuau faltan INDI gure ingurun, zure irribarrik, bixitxeko gogu, parrandetan be lelengoko lerrun, irakasle fiñe, lagunan lagun.

Zeuek be Zoixondu nahi badozue ein, hamen dakazue beran “residentzixin” helbidi:

ASIER BADIOLA LASARTE:
Centro Penitenciario Valencia III Apdo. 1002 Carretera N-340 Km 225 – 46220 Picassent (Valencia)

INDIXUn egune 2017xan