Europako mendi puntaik handixenea jun diz ZUNBELTZ LARREA AZPIRIn lagunak eta argazki hau ata dabe gallurrin eta mezo hau bixaldu dabe: Gailurretan edo lautadetan, bañe jarrai dezagun bidea egiten. ETXERATU BEHAR DITUGU!

Europako mendi puntaik handixenea jun diz ZUNBELTZ LARREA AZPIRIn lagunak eta argazki hau ata dabe gallurrin eta mezo hau bixaldu dabe: Gailurretan edo lautadetan, bañe jarrai dezagun bidea egiten. ETXERATU BEHAR DITUGU!


Hille terdi falta da aurtengo MARABILLIn jaialdirako ta ekintzak zehazten jarraitzen dabiz antolatzallik. Azkan ikutuk falta badiz be, egunak zehaztute daz Urrixak 5-6-7 eta 8xin ospatuko da.


Gaur hasi eta irailak 6rarte egongo diz saltzen aurtengo TXAPEL eguneko bazkatxa juteko tikik 10 euron trukin. IRKAITZ, GAROAn eta KURIKen. Ez laga bixarko ta erosi lelengotik txartelak, ez zaz damutuko.
Azpixan ikusiko dozuen irudixak EL DIARIO VASCO egunkarixan agertu zin Abuztun hasieran. Bi toki desberdin bata Donosti (Euskal Herrixe) eta besti Caracas (Venezuela). Lelengun ikusten dan lez Ernaiko gaztik, turismuk dakarren lan baldintza eskasak salatzen konfeti eta kartel bittartez . Ekintza hori larritzat jo dau gure “jaurlaritxak”.

Eta bestin Caracas aldin atataku. Irudixak dana erakusten dau. Hori bai, beheko aldin diño: Un grupo de personas participa en una manifestacion…(Lanzagranadas handixe eskutan).

Hamen, ANASAGASTIk eta kuadrillik Donostikuai kale borroki dala deitzetze. Caracaskuai askatasunan aldeko mobilizaziñoik dizela esatetze.
Aspaldixan eskumi eta oposiziñoin aldeko komunikabide faxistak kriston egurre daz emoten Venezuelai eta Nicolas Maduron gobernuai, guzurrak eta manipulaziñoi ibiLitxe.Euran helburu argixe da, Chavez komandantik DEMOKRATIKOKI eta herritxarran botukin lortutako aginti deslegitimizati Maduro jausi eta eskumik agintzeko asmuaz… eta zelan ez komunikabide horren tartin PNVk kontrolatako EITB hamen kaka sartzeko prest beti! horren adibide txikixena Maduron gobernuai “regimen chavista” deitxu eta Saudi Arabia ero Marokoko gobernuai “gobierno” hutse deitzeko kapazak diz! GU EZ GATXUE ENGAÑAKO! GORA IRAULTZA BOLIBARTARRA!
Beatu oposiziñoi zetako kapaz ixan dan! Unai Romano, 2001.urtin tortura basatixak jasan ban Euskal Herritxarran irudixe ibili ben Maduron gobernun kontra etxeko!
TURRUNIN argi dakau. Jaxetan agertu dan pankartik esateban latxeik: DALE DURO, MADURO!!!
Eta beste hau hille batzuk ariña agertuzana:

Guk hamen aje apurraz jarraitzen douen bittartin, herrittar batzuk espetxita bidaiatzen jarraitzen dabe. Hamen erakustetzuau CASTELLONgo kartzela aurrin ata daben argazkixe gaur bertan.

Arrantzale egunaz batea Leokadi kortxelea altza eta jaxak agurtzen douz datorren urtearte!
Jaxak primeran jun diz aurten be, egitarau ederra eta ekimenez beteta egon da herrixe gau eta egun.
Argazkixak jasoten jarraitzen dou eta hamentxe jungo gaz altzaten:

Arrantzale egune:
Kukañako irabazli:
Leokadi kortxelea altza aurretik kontuk kontaten eon eizan herritxarrakin! 🙂
Eta PLAZAGAINI be lehengo itxuri hartute geatu de!
Baduz aurrea andramaxak! Atzo amnistixa egune, herrixan falta dizenan aldeko manifi, brindise, elkartasun bazkaxe… ein zan! Urtero modun pilobat lagun batu giñan plazagainin bazkatxan.
Hamen ekipu be! Batzuk parrandan ero ondio lo euazen bitxartin, goxeko ordutatik jo ta ke ebizen bazkaxe preparaten! Gora zuek!
Atsaldeko ekimenak eta gero, gabaz Leokadi mamukin batea kortxeletik baja zan arrantzale egunearte geure artin geatzeko asmuaz!
Urtero morun, goxaldeko 4etan pantaloi, kantzontzillo eta tanga lasterketi be eizan! Jendetzi batu zan!
Goxeko 10ak ingurun holakoxe irudixak ikusi ahal ixan douz herrixantzir!😂
Eta gaur Andramai egune (elegante egune) meza alternatibuaz hasi dabe gaztik dotore dotore jantzitxe!
Eguerdixan aurresku eon da:
Atsaldin pelota partidu, erraldoi eta buru handixak, umin puzgarrixak…
Gabaz 23:00 puntun hasi di su artifizialak hondartza ingurun…
Eta gaur gabaz egunero modun plazagainin jo ta ke ibili ga biharrin! Para be ein baik!
Munduan barrena abesten dou gure kantetan… Beatu zer bixalduzkun OIHANAk MOZAMBIQUEko lurretatik:

“Hillebetin Mozambiqueko biximodu sustraixetatik gabiz ezautzen. Chimoio herrixan, Nhamatsane ixeneko auzorik kaltetuenin. Komunidadetik oinezin ibiltxi beste mundo baten sartzi dela esan leike; umik euran anai-arreba txikixauak zaintzen, merkatuk egunero gainezka, jenti oinutsik, erropak harrixin garbitzen, buro gainin trastuk karriaten, autobusak jentez gainezka asfalta baiko errepiditatik, bigarren eskuko erropan salmenti kalitan…etxebizitzan egoerak benetan prekaixuk di; lurraz eindakuk, elektrizidade ta urik baik, komunik baik eta abar luze bat. Eguneko salmentan irabazten daben diruaz 3 jatordu etxea allati ezta bape erreza, ondorixoz umitan desnutriziñoi zantzuk topati ohiku de. Gainea, HIESA edota malaria, danan ahotan dazen gaixotasunak di.
Gure lana komunidadeko bizi baldintzak zelakuk dizen aztertzi de eta umin osasun egoeri ikusti. Horren bitxartez etxebizitza prekaixuenak hobetu ahal ixateko eta epe motzea osasun etxe bat iraitxeko.
Hamengo biximodu guriaz guztiz ezberdintzen dan arren, batzin gaitxun gauzak be badaz, eta bat herrixe aurrea atateko gogu eta inddarra da!”
Ondo pasa jaixak eta zainddu herrixe! Ah, eta falta dizen guztik herrixan guaz egon arte JO TA KE!

