20 urte pasa diz Abialdian, Askatasunan ibilaldixe ein zanetik!

20 urte handi pasa diz Abialdian, Askatasunan ibilaldixe einzanetik. Euskal Herri osu zeharkatu ban martxik, tartin Ondarru be bai… Oiun popi ipintxen gasku lehengo irudixak ikusitxe, dokumentalak diñonez Ondarrun 10.000 launetik gora batu zin…

Hamen lagaten dotsuau ibilbidi Ondarrutik pasa zaneko argazkixak eta beste herri batzutan ibilizin herritxarran argazkixak:

WhatsApp Image 2017-07-14 at 00.03.28

WhatsApp Image 2017-07-14 at 00.01.29

WhatsApp Image 2017-07-14 at 00.01.21

WhatsApp Image 2017-07-14 at 00.01.29 (1)

WhatsApp Image 2017-07-14 at 00.01.28 (1)

WhatsApp Image 2017-07-14 at 00.01.23

Eskerrik asko Ane Miren argazkixak atxik! 😉

eta hau Egin ek 1997an einddako dokumentala(26.minututik aurrea ikusi leikez ondarruko irudixak):

 Lehengu gogun,  helburuk eta printzipixuk ipar, etorkizune eraikitxea gogor eta aurrea beti!

Aurten Preso eta Iheslaxan etxeratzin aldeko KALERA MARTXI eingo da! Gernikatik urten eta Lakuntza (Sakana) aiako da martxi, bertan 20.HATORTXU ROCK festibalai hasieri emongoako… Ondarrure uztailan 22 an sartuko da martxi lekatxo aldetik! hainbat ekimen eukikouz herrixan…tartin jairako tarti hartu eta TAJON PRIETOn kontzertu!

UDAKOKALERA MARTXAorokorra.jpg

BADATOZ 2017ko ANDRAMAXAK!!!

Badatoz 2017ko andramaxak eta seguru aurten be egitarau ederra prepara dabena jai batzordik! Gaur egon da egitarau osu zehaztu eta ixteko batzarra… Intrigiaz geatuko ga ondio jaxan egitarau zein ixango dan jakitxeko!

Seguru ga aurtengo jaxak be parekidetasun, errespetu eta aniztasunea behirakuk ixango dizela, natxe hori danon esku dan udala eta antolatzailik andik aparte!. Eta zelan ez partehartzailik eta herritxik herrixantzako einddakuk! Beti be faltaten dizenak gogun hartute eta aldarrikapenik falta baik! JAXAK BAI BURRUKI BE BAI!

 

Hauxe ixango da aurtengo kartela eta egitaraun portadi! Ez dauke itxura eskasik, ez hoixe!! 

WhatsApp Image 2017-07-13 at 22.31.17.jpeg

 Egili: Irati Aiartzaguena Otxoantesana

Gu, Turruneruok prest gaz jaxetako, baine akorda turrune danok gazela eta danon aportaziñoik dizela beharrezkuk! Jaxetan ero beste edonoiz Turruneako egokixe ixan leiken mateixal guzti (argazkixak,deialdixak,iritzixak) ongi etorrixak ixango di! Bixaldu mateixala otzara@hotmail.com helbide elektronikure!

Uztailak 15 (zapatu), ARNASA EGUNE Ondarrun!

Uztailak 15,zapatun egun guztiko jaxe egongo da “Fibrosi kistiku” gaixotasune dakarren umin familixai laguntzeko! 

Goxin hasi eta iluntzearte, kalejiri, entzierro mekaniku, dantzaxak, dj Elepunto, mateixal salmenti, tonboli, sardiña jana, txosni,Irrien lagunak… eukiko douz herrixan beraz anima eta parte hartu ekimenetan! Aukera zabala da ta!

 Hamen fibrosi kistiku dakarren ume Ondarrutar baten bixipenak eta eguneroko tratamendu bideo baten azaldute:

ONDARRUTARRAK MUNDUNTZIR!

Udan ondo sartute ga daneako, eta gexenok etxen dou eskapadan bat herritxik kanpoa, lanaz, klasikin, herrixaz…bixkat deskonektateko! Batzuk eskapada handixauak eta bestik txikixauak… baine guzen tokire guzela beti laga ixan dou ondarrutarran marki bertan!

Uda honetan be turrunea munduko txoko ezberdinetatik zeuen argazkixak eta bixipenak bixaltzeko aukeri egongo da “ondarrutarrak mundun” atalin sartzeko! 

Anima ta bixaldu argazkixak zeure aldarrikapenaz!

Hau argazkixe Jabik bixalduzku Herrialde Katalanetatik Siurana,Tarragonan

Reus en ANCk eiddaben ekitaldixan be egon di!



Beste argazki honek, Josebak Freiburg, Alemanitxik bixaldu doskuz!

Europako giza eskubidin auzitegire aia da Ondarruko TXOKUN helegiti!

Estrasburgoko Europako giza eskubidin auzitegire bixaldutako helegitin zihurtagirixak aiaten hasi diz, tartin Ondarruko Txokune! 

Ondarruko Txoku urtitan zir ezkertiar eta abertzalion topaleku eta biharreako tokixe ixan da, batxe ospakizun eta jaxak etxeko leku be! Geure izerdi eta biharraz lortutako lokala!

Txoku eta Euskal Herriko beste 107 herriko taberna dekomisateko aginddu emonda dauke Espainiko Auzitegi nazionalak, montaje politiko baten ondorixoz! Guk argi dakau geuri dana gogor defendiuko douela! TXOKU LIBRE! HERRIKO TABERNAK LIBRE! UXOLA ELKARTI LIBRE!

LGTBI eta TRANSGENERO HARROTASUNAN kolorikin pintxa dotxuez herriko jarrilekuk!

Herriko jarrilekuk holantxeik agertu diz gaur. Herritxar batzun iniziatibiaz eta udalak lagundute pintxa dotxuez!

Leko ezberdiñetan hasi zin agertzen holako pintxaketak (Pais Valencian, Herrialde Katalanetan, Asturias…) eta ONDARRU gitxia ez danez…! Oso iniziatiba politxe iruditzen gasku normaltasunea bidin, natxe gaur egungo sistema heteropatriarkalin pauso oso handixak dakauzen emoteko ondio!

LESBIANA, GAY, BISEXUAL, TRANS, HETERO,…ETA GEUK NAHI DOUEN GUZTI! ASKE IXAN ETA ASKE BIXI!!!

GAUR DOMEKA BALTZA, BAL BAL BALTZA!

Gaur danontzako da eun baltza! Atzo parrandan ibili eta ajeik ezin pasata dabizenantzako, gaur txosni desmonta birdabenantzako, kalik garbitxu dabenantzako… baine gu atzoko irudixakin geatzen ga! Urtero morun kriston jendetzi eta kriston giru, natxe hasieran eurixaz bixkat ateso ibili giñan! Baineee…Axera Lekatxarra Ondarrun! 😉

Xabi solano eta DZ zapato azuleko kanti kantaten plaza musikan!

Ta hau Lekatxarrantzako…

Ernaiko gaztik hauxe kartela ein dabe RADIXUAI, herrixai eta biharrin ero esko bat botateko prest egon zan jente guztiai eskerrak emoten! Kontun euki bihir de beti hau jaxe antolatzeko eta danok ondo pasateko beste batzuk hillik aurretik hasitxe eta bertan eunin be ez dizela paraten borondatezko biharrak etxen! Eskarixak ein, baimenak eskatu, batzarrak ein, antolatu, infraestrukturi, kontuk, turnuk , montaje-desmontaji…

Gaztik txosna desmontajin atzanak emoten…

RADIXUkuk be goxe guztin jo ta ke ibili zin zuzeneko emisiñoi etxen…

Alde zaharreko txosnan be para baik ibili zin biharrin:

Ekipuk esan doskunez…”Eta hau domeka baltzin biharrak amatxute barrez ,barrez, andramaxan zain.”

Danak etxea ekarri arte , ein daigun bidi!

.

Baine zoritxarrez urtero modun, atzoko egunak irudi honek laga dosku gaur goxin… eta ez bereiztute eta ondo banatutako zamarra…ixe dana errefusa! Hau de, seguruena hamen behiko argazkixetan agertzen dizen gure zamarrak Bizkaiko zabortegiren baten millaka urteako enterrata edo erraustegiren baten amatxuko dabe! Guazen jaxetan be arduratsuk ixatea! Antolatzailik eta instituziñoik baliabidik ipini arren geure arduri de beste guzti!