Bixar(abuztuak 1) MANIFESTAZIÑOI Kepa Del Hoyon hilketi salatzeko!

Gaur triste esnatu de Euskal Herrixe! Kepa del Hoyo Euskal preso politiku hildde espetxe politikin ondorixoz Badajozeko kartzelan (700KM) 20 urte bahitxute eon eta gero ! Espetxe politika honeaz amatxu bihir dou! Preso eta iheslai politikuk ETXEA!

Hau salatzeko bixar iluntzin mobilizaziñoik deitxu dotxuez herri guztixetan, hamen ondarruko deialdixe:

Honetxek kartelak eta pankartak agertu diz herrixan:


Aurten be PLAZAGAINI AURREA!

Jaxak badatoz eta urtero modun PLAZAGAINI jantokixe be bai! Atun eta sardiña errre usaine laste zabalduko da ixe herri guztin eta batzun erropetan, marmitxakoik ederrena be eukikou, lagun artin herri jantoki baten bazkaldu eta afaltzeko aukeri be bai!

Hau bihar guztiau aurrea  eruteko hamaike txanda, montajeako jenti, eskarixak etxeko ekipu… bihir ixaten da eta plazagaini AUZOLANIN oinarritxutako herri jantokixe danez DANOK GA BEHARREZKUK!

Hainbeste urtetan (hogeta hamalau) plazagainik aurrea urten ixan badau bertan biharrin ibili dizen danai esker ixan da! Beraz, jarraitxu datxile beste urte askun plazagainik martxan! Txandak be iraitxe daz apunta nahi dabenantzako!

Hamen lagaten dotsuau MONTAJE eta DESMONTAJEKO egunan kartela:

PLZAGAINI MONTAJE DESMONTAJE ALDATUTE

Barruko montaji eindde:

Eta TURRUNEtik, honek argazkixak erakutzitxe onarte hau dana aurrea atateko hor egon dizen guztiai ESKERRAK emoti tokaten gasku! ZUEK BAIK HAU DANA EZAN IXANGO IÑUNDIK IÑOA POSIBLE! ESKERRIK ASKO PLAZAGAINER@ GUZTIAI!

DSC05475

21

mm

PLAZAGAIN 2016 MONTAJI 1

plazagañe jantokixe 3015-08-16

plaza15

Eta hauxe bixalduzku herritxar batek Portugal aldetik!😜😎

ONDARRUko jaxetan TXOSNETAKO EGITARAU!!!

Hamen da urtero modun txosna batzordi Andramaxetan egurre emoteko prest! Jaxetan auzolanin eta elkarlanin antolatuko dizen ekimenan kartela ata dabe!

Aurten gainea nobedade batzukin! Txosna gune bixeta mugatu baik herriko beste leko batzutan be prestatu dotxuez gauzak…Elegante egune, baltsa jeitsieri, pala-zartain txapelketi, play-back ak….

…baine beti be…

JAXAK HERRITXIK ETA HERRIXANTZAT!!!

Uztailak 25 DIA DA PATRIA GALEGA

Gaur ospatzen dabe Galiziarrak euran Aberri egune, ta ONDARRUko herri zati eder baten jatorrixe hangu ixanik, udaleko herriko mastetan ezin zan falta euran ikurre.

ñññ

Udalin isei dan bandera galleguk beran histoixi dauke. Danok dakiau berdel eta antxoako kosterak etxea pillo bat txalopa etorten dizela GALIZA aldeko herri desberdiñetatik. Ba txalupa horretan ekarritxako ikurre da hori, hain zuzen be CAMBADOSeko mariñelak, CIG -mar sindikatoko arrantzalik emondaku.

SANTIAGOn ospatzen daben “Aberri egunan” irudixak be badakauz, euran aberrixan aldarrikapenak etxeko balixo daben tokixe.

ññññ

ññ

ñ

 

 

Gaztetxeko ZINI martxan! Bixar(uzt25) 22:30 etan “Las trece rosas” 

Gaztetxin udan ohiku ixaten da gazte kuadrillak batzi iluntzitan… batzuk gazte eguneko lantalditako bileri eta gero geatu dilako, beste batzuk bertan laun artin dazelako… eta bertan batzen dizen gaztik gabetan pelikulak proiektaten hasi diz! Lehenengoku “Gartxot” ixan zan eta pasan baixakun “Sufragistas”… 

Ongun “Las trece rosas” ixango da… Gerra zibilin fusila zitxuezen 13 neska gazte komunistan inguruko pelikuli!

BIXAR,25(martitzena) ZINI 22:30xetan!>>>>>>>>>>>>>>>>>>>>>>>>>>>>👊🏽👧🏽👩‍🏭♀️LAS TRECE ROSAS!!!                      >>>>>>>>>>>>>>>>>>>>>>>>>>>>Ondarrun alairelibreko zini GAZTETXIN!   DANONTZAAKO! 🎬🌝🌚🌻🌊🤙🏿

Pelikulin trailerra:

https://youtu.be/UTs2uzVv4DU

Pelikulan eun gexa zehaztu ahala, sare sozialetan jungo di zabaltzen kartela! Zeuk be proposatu zeinkez pelikulak!

Uztailak 27 (eguena) PELAX Moby Dicken

Unai Pelayo donostiarra da Pelax. 2013ko azarun hasi zan lehen bakarkako emanaldixak eskaintzen, beran ahots gordinaz eta gitarra elektriko zikin batez baliaturik. Hilabete batzuk lenaua, 2014ko martxun, beran lehen EPa kaletatu ban, Pillotegiko saioak, Iker Vazquezen laguntziaz lokalin zuzenin grabatutaku.

Rockan maitali ixanik, abestixak atontzeko banda bat osatu ban 2014ko apirilin. Beñat Antxustegi, Aitor Rubio, Iñigo Ozaeta, Eneko Sierra, Andoni Olaetxea eta Iker Vazquez ixan diz proiekture batu dizen musikaixak.

Bandin laguntziaz zein bakarka kontzertuk han eta hamen eskaini bitxartin, beran lehen lan luzi kaleratu dau 2015eko martxoan, autoekoiztu, Cowboy’s Orchestra saiuk, Saran grabata Iñigo Irazokiaz, eta Jonan Ordorikak masterizata Azkarateko Mamia estudixun.

pelax