Ondarrun pillo bat kirolai dakau… batzuk profesionalak, bestik ez hain profesionalak, aisialdikuk… baine kirola eta aldarrikapena batea beti!
Honek Oñatitxik bixalduzkuezen argazkixak diz. Urtero antolatzen dabe herri desbardiñetan LASTERBIDEAN deitzen dan karreri, preso ta iheslaxan aldeko herri lasterketi. Aurten 700 lagunetik gora lagunek hartu dabe parte tartin azpixan agertzen dizen herrittarrak.
Eta hau beste argazkixe Kemenek Arnoko mendi lasterketatik bixaldu dabena. Arnotik be, IBON ETXEA!
Eskerrik asko danoi argazkixak bixaltzearren! Ta akorda zeuk be badakazule aukeri ekimenan argazkixak, kronikak, iritzixak… bixaltzeko otzara@hotmail.com ea idatzitxe.



Ondarrutik elkartasun eta babes osu!

Badakiau bixitxi erruera bat dala, batzuk etorri eta bestik jun etxen dizela bixitxa honetan. Bañe ondun euki douen LAGUN eta KIDIai agur esati mintzu ixaten da beti. ANDONI gutzako hoixe ixan da. Preso eta iheslaxan aldeko aldarrikapen guztixetan lelen euanetako bat, Ikastoliai bultzadi emoteko be han euan, zemat atun erre ete dau Plazagañin edo Zubi harresixin barandilliai lotutako irudixe be ez gasku errez ahaztuko. Kristauk sinisten dabe zeruaz, guk ez hainbeste, bañe badakiau berak hori irabazitxe daukela aspaldi baten. Edonun zazela be zihur gaz beti hor egongo zazela beti lez laguntzeko prest.


