Lea-Artibai eta Mutrikuko gazte mugimendun TOPAKETAK Ondarrun

Gazte mugimendun topaketak ein zin pasan urtin Barañainen, herritxar batzuok be bertan eongiñan hainbeste gairen ingurun eztabaidatzen: feminismuai ze ekarpen ahal dotsau ein gazte ikuspegitxik, topatu gaztekomunikabidi zelan ahal da hobetu, etxebizitzin problematiki zelan landu geinke, eta lana? Galdera asko eta idea askok urten ben topaketetatik.

On geure eskualdiai aia gako txandi, bertan eztabaidatu gendun guzti geure eskualdita ekarri eta gazte mugimendu inddartzeko beste ahalegin bat eingo dou Ondarrun ongoxe zapatun.

Ixena emoti komeni de bazkaldu nahiez gero, bañe ez bada nahi bazkaldu edo bakarrik goiz/atsaldeko eztabaideta nahi bada etorri jakin badala aukeri apunta baik etorteko be.

Hamen jarraitxuko douen ordutegixe eta kartel nagusixe:

image1

image2

Eztabaidatu, ikasi, erakutsi, ulertu… Gazte mugimendu eraikuntza lanetan da!

GAZTE EGUNE antolatzen hastea guz!

Datorren baixakun (ekainak16),18:30 etan GAZTETXIN eingo da lehenengoko antolakuntzako bileri. Herriko gazte guztiai etxetze deixe batzar horretan parte hartzea, ideak bota, ardurak hartu eta danon artin GAZTE EGUNE antolatzeko.

GAZTE EGUNE DEIALDIXE zuz

Konta dozkuenez ixez eta ixez lehenin ixe 200 launek hartu ben parte biharrak etxen, eta ezileikela imagina 30 launen artin ero 200 launen artin biharra etxin aldi!

“Lehen txarto ez gendun pasaten biharrin eta antolatzen, baine azkan urtitan jentin erantzune eta prestutasune ikusitxe askoz pozaua eta umore gexaz hartzen douz ardurak, batxe be lantalditako batzarretan jente ezberdiñe ezautzeko aukeri dakau eta gaztetxiai bixitxasune emotetzau”  Gazte eguneko antolatzailitako batek diñozkune.

Eta ezdakiau ixezko Gazte egunan nostalgixa puntu emoteko ero ze helburoaz argitaratu daben bideo hau, baine sinistu jaxetako goguk gorputzin sartzeko lakoxe bideu dala! Merezi dau ikustik!:

Aurreko urtitako gazte egun batzun argazkixak:

DSCF0595

DSCF0621

WhatsApp Image 2017-06-12 at 18.29.42

 

WhatsApp Image 2017-06-12 at 18.33.41

1-gazte-egune

 

wpid-img-20150813-wa0011

Ia aurten beteranuk, BETERANUN LANTALDI osatzea animaten dizen … 😉

 

 

 

 

 

 

Bizikletan, Mendiz mendi eta aurten Igaxan be bai. Prest danok DINAMARTXAKO?

Uztailak 1in ospatuko da aurten Zapato URDIÑE eta honeaz batea DINAMARTXI. Aurtengo barriztasune uretan eukiko dou. Bizikletan eta mendiz mendi ixan badiz onarte erronkak, aurten igaxan be etorriko dizelako DINAMARTXAkuk. Probetan parte artzeko ixenak emon birdi Ekainak 26, 27 eta 28xan Plaza Musikan. Antolatzallin esanetan hiru probak gogorrak dizela gogoratzen dosku eta entrenata juti gomendatzen dosku. Laguntzalle biarra be badaukela ta esku bat bota nahi ixan ezkeo eskertuko leukela. Azpiko kartelin dakazuez bete birdizen baldintzak jun nahi ezkeo.

2017ko dinamartxako kartela 2