Radixu Irratixe eta Etxelilan arteko lanketin ondorioz aurtengo Zapatu Urdiñin intentsitate ezberdinetako eraso sexistak salatzeko telefono zenbakixe egongo da behar dabenak erabiltzeko. Telefono honen bitartez, zapatuko jai egunin emon leiken (hobeto ez badaz) eraso guztixak identifikatu eta behar dan neurriko erantzune emoti ahalbideratu nahi de. Aurten proba modun salaketa telefonu ipiniko da 13:00etatik uztailaren 2ko 8:00eta martxan, hurrengo astin telefonun baloraziñoi eingo da. Jai eremuk eremu aske bihurtzeko saiakera hau, hasieri baino ez dela azaldu dabe Radixu eta Etxelilako lagunak, ixan be aurrea begire lanketan sakontzeko asmu dauke. Ondo pasa jaxe bañe gogoratu, EZETZA EZETZA DALA!!!































