Eguzki talde ekologista eta antinuklearrak, auzolana antolatu dau ongoxe zapatun goxeko 9:30xetan zaldupeko zubitxik urten da, herrixan dazen landara inbaditzailik kentzeko.
Aste bi barru, Ekainan 10in arratsaldeko 17:30etan Gure esku dagok ekitaldi nazionala dauke Bilbon, herriz herri erabakitxeko eskubidin ingurun lortu douen adostasunak eta borondatik plazaratzeko.
Jentiaz eta globukin galdera ikur erraldoi bat nahi de irudikatu Bilbo erdixan (Euskadi eta Eliptika plazan bitxartin). Bertan aurkeztuko da Herritxarron ITUNA.
Parte hartzeko eta gastuai aurre etxeko “konpromiso txartela” erosi birde: 2€ (globuk be banatuko diz).
Honetako Ondarrun autobusak atati pentsa da, “konpromiso txartelaz” batea. autobusin bazuz 10€ izango da (txartela+autobuse) eta 10 urte baino gitxia dakarren umik ezdabe autobusik ordaindu biko.
Eguenin eta baixakun arratsaldeko 18:30etatik 20:00ak arte gure kantxopeko dendan eongo gaz txartelak saltzen eta zapato eguerdixan alamedan.
(Datorren astin be eongo gaz)
MIKEL ETXABURU ondarrutar idazli eukiko dou domekan Arrigorri ostatun goxeko 11:ootan, ORRIGORRI ekimenan barrun.

48 urte etxetxuz gaur KEMENek eta guk TURRUNEtik belarritxik tengada handi bat nahi dotzau ein. Sentsaziñoi gazi-gozu dakau gaur. Batetik ezin douelako zuzenin zoixondu eta bestetik 74 egun barru etxin ikusiko douelako ta ordun bai ten engotzauela. Bai, aurtengo Abuztun 6xan (domeki) askatuko dabe KEMEN, Darocako (Zaragoza) kartzelatik.

5 urte Frantziko kartzeletan preso pasa ostin geure artin dakau Xabi, ONDO ETORRI XABI!
Bat gitxia beraz… eta baixakun zelebra eingou!
20.30ak bueltan, enkartelada ostin etorri Alameda Xabin ongi etorrire!

Hauxe mezuau bixalduzku herriko gaztik osatu daben “JAXAK MARTXAN” lantaldetik:
Jaxak antolatzen jarraitzen dou herriko hamarnaka gaztek. Eta barririk ezbarou luzatu be aspaldixan jakin badazela nahiku nobedade! Lelengoko taldik konfirmaten hasi ga, lelengoko egunai formi emoten… bañe ondion ezta ez dana erabakitxe eta ezta itxitxe be.
Danoi luzatzetzuau inbitaziñoi bileretan parte hartu eta jaxak ahalik eta hobetuen pasateko egitarau preparatea etorti. Ekainin sartzen ga eta honek laste hartukorau abixari!
Datorren bilerako ordu eta egune bada, ordun… barakixue!

Pasan asteko bilereta etorti ezinezku ixan bazan, lasai hartu, pentsarou horretan
be eta aktak sarin ipintxen jungoa harixe ez galdetzeko.
https://issuu.com/jaxakmartxan/docs/akti_2_eta_3_bilerak
Domekan ikusikou alkar!


Gune libre, autogestionau eta herriko gaztin behar izanak beteko ban lokal baten hutsuni sentiute hasi zan gaztetxin aldeko mugimendu 1986 ingurun Ondarrun. Lehenengo Alfa eraikene okupa ben eta udalak gaztetxin inguruko kezki euala ikusitxe eta asanbladiaz negozixata, akordixo batea aia eta Zaldunbiden euan arrain fabrika zaharra lagatzen gaztiai.
Zaldunbideko gaztetxik histoixa luze eta sakona dauke, bertan herriko hainbat talde zein eragile sortu eta batzen zin…, Radixu irratixan lelengoko emisiñoik be bertatik ixan zin eta pillo bat ekimen, kontzerto, drogin kontrako kanpañak, soldaduzkin kontrako kanpañak, txango, bilera, jai , asanblea eta borroka erun zin aurrea nahiz eta gero barianti etxeko gaztetxi bota ein bir ixan ben.

Baine hor ez zan amatxu gaztetxin ibilbidi, 2003an irai zan Gaztetxe barrixe Astillerun. Astilleruko lokal barrixin be hainbat ekimen eta burruka erun diz aurrea! Eta hau dana atzo zalakun 13 urte Zaldunbiden eta 14 Astillerun! Espero dou beste urte askotako ixati!!

Aurtengo urteurrenin ezta eon aspertzeko astirik! Astero zeoze! Antzerkixak, hitzaldixe, poesixa emanaldixe, mahai inguru, hiru-lau kontzerto… eta dana ganoraz amaitzeko egun osuko jaxe: poteu, bazkaxe, jokuk eta kontzertuk.
Ondiokan Gazte asanbladik baloraziñoi orokorrik ez ein arren bertako kidik oso pozik ikusten zin herrixak emondako erantzunaz. Esan birde ixe ekimen guztixetan eon dala parte hartze nabarmena, batez be kontzertutan. Gaztetxi herriko gaztin leko erreferenti bihurtzi dela helburu eta gaztetxin eileikezen ero nahi dizen gauza guztik etxea, antolatzea ero borrokatzea animaten dabe herriko gaztik! GORA ONDARRUKO GAZTIK!!!
Urteurreneko ekimenan argazkixak:
Egun guztiko jaiko argazkixak…