Gaur Apirilak 16 (domeki) ABERRI EGUNE, GUK GEURI

ikurriñe

Artxibuk arakatzi gustoku douenez eta suertez Ondarruko ezker abertzalin itzelezko mateixal kopuru ta kalidadeko artxibuk dakauzenez, hamen erakustetzuau on dala 40 urteko Aberri egunai buruz topatu douen esku orri batzuk.

Hasteko 1977ko Aberri egunin E.G.Ik atatako esku orrixe. Bertan, Gasteizea juteko deialdixe etxen ban.  5 minutuko ixil uni eskatzen ban euran hildakun alde, AMNISTIxin alde eta Euzkadin askatasunan alde.

1977ko ABERRI EGUNEko E.G.I.ko esku orrixe

Beste hau sasoi bardiñeku de, Comite nacional de L.K.I (antes L.C.R-E.T.A. VI) siñatzen dau ixenburu argi bateaz : !Por un Aberri Eguna de Lucha Obrera y Popular! eta Gasteizea juteko deixe etxen ban.

1977 Aberri egune LKIko esku orrixe

Apirilak 22-23 Eskaladako zailtasun handiko jardunaldixetan bi Ondarrutar, IÑAKI eta IZARO

IÑAKI ETA IZARO ONDARRUTARRAK BARRIRO EUSKAL SELEKZIÑOIAZ!!

Eskaladako Zailtasun handiko I.Estatuko Kopin 2.jardunaldixe jokatuko da apirilan 22-23 asteburun Madrilen eta Euskal Selekziñoiaz parte hartzeko konbokatxuez beste behin be bi Ondarrutar:

euskal selezziñoiaz apirilak 22 2

-IÑAKI ARANTZAMENDI IRUETA.
-IZARO AZKUE BURGOA.

euskal selezziñoiaz apirilak 22 1

Lelengo jardunaldixe ondala aste batzuk jokatu zan Nafarroan eta nahiz eta ordun ez ben finaletan sartzeko aukeraik ixan, hortxe hortxe ibilli zin eta barriro saiatuko diz ongun Madrilen.

Maiatzin ixango dabe hirugarren eta azken probi Zaragozan.

ZORTE ON IÑAKI ETA IZARO!!

Ixan zilako gaz, 1974ko irudixak

Irudi zaharrak diz azpixan ikusiko dozuenak (1974kuk), Kalidade aldetik be ez dauke zer ikusi gaur egunguaz bañe balixo historiko handikuk dizelako argitaratzen douz. Ixerren aurretik eskerrak nahi dotzau emon Jon Urrestin senidiai, eurai esker dakauzelako irudixak gure eskutan. Ondarruko herrixan panoramikin gain  Arrigorri ingurun batzen zin lagunan irudixak diz ikusiko dozuenak: Andoni Olea, Abrahan Bedialauneta, Pedro Arkotxa, Maiñela, Gazagaetxebarria, Andoni Lertxundi…

HARA! taldin diskun aurkezpena BILBOn

HARA 0HARA! Musika taldik beran lelengoko disku aurkeztu ban atzo Bilboko Erronda kalin dan BIBA antzokixan. 7 kantaz dator “Adikzioak, minak eta desirak” euran disko barrixe (AGIAN/ OLIBONDOAK/ AZKEN ARGIA ITZALTZEAN/ ZURRUPATZEN/ EZEZAGUNA/ HIZTEGI MUTUAK/ KITZIKAN).
Hara! taldi (2016ko martxoa, Ondarroa) hirukote ondarrutarra da (Gorka Ruiz Etxano “Epi” bateixi, Julen de Diego Arrizabalaga baxu eta Jon Kirru Iparragirre gitarri eta ahotsak). Ez diz musikari barrixak, besteak beste Keike, Xarma… talditan jo ixan dabe. Hara! taldin estreinako disku 2016ko urrixan grabatu dau Axular Arizmendik Mutrikuko AME Estudixutan. Masterizaziñoi Estanis Elorzak ein dau Donostiko Doctor Master estudixutan. Keu Agirretxek (UEK), “Agian” abestixan amaierako gitarra konponketi ein dau. Juan Sangrek (Governors) “Hiztegi Mutuak” abestixan ahotsa sartu dau. Garoa Arizmendik, “Azken Argia Itzaltzean” abestixan kantatu dau. Aritz Sagarmendik, “Azken Argia Itzaltzean” abestixan baxu jo dau. Diseinu Andere Etxegarai Zubiaurrek egin dau eta argazkixak Josu Trueba Leivak.
Hara! taldin lelengoko disku (Adikzioak, minak eta desirak), hara nolakoa dan: inddarra melodixiaz uztartzen danin Hara! dakau. Rock trinkun ezaugarrixe. Rock itxura sakona, askotan zikiñe, gogorra eta latza.
HARA1
Hara! rockaren itsaso zakarrin jaxotako taldi de, batzutan hard, bestitan core, grunje eta punk zertzelak, bortitz eta gehixenetan melodiaz lepo. Musikin oinarrixetan garraztasuna agertzen dau Hara! taldik kantetan, eta gero ahotsan melodixakin zipriztindu ondoren zapore mikatzak desagerrarazten dotxu, bañe euskarrixan trinkotasune galdu baik. Hara! taldin abestixak gogorretik daukena melodixetan kontrapuntu jarritxe amaitzen diz.