Hasi de KORRIKA 20.

Atzo  hasi zan 20. KORRIKA eta hasi gazku lelengoko irudixak allaten (beti be ONDARRUTARRAK tartin dazenekuk). Esan bitzuau OTXANDIXOko irteeran pillo bat herrittar ikusi genduzela, handik ebizen herriko AEKKo ordezkaxak, TXIRRIMORRASKIko peñi ….

Beste hau, GASTEIZko Unibersidadeko Campuseko ikaslik bixaldu dozkun idatzixe eta argazkixak:

“Gasteizeko unibertsidadin euskerin aldeko dinamikak martxan ipini dau “Letrak euskarazek” 4 urtin.  Aurten be geure ekarpentxu eitzau korrikiai Gasteiz kanpoaldeko MENDIBIL herrixan kilometro bat erositxe, campuseko ikasliai esker. Hamen “delegaziñoi” 😂”

2

1

Bixar ( Martxoak 30) ZINEGOAK jaialdixe ONDARRUn

ZINEGOAK,  Bilboko gaylesbotrans Nazioarteko Zinema eta Arte Eszenikun Jaialdiko zinema Ondarrure dator egunotan, BIXAR eukiko dou lehen parada. Zinegoak zine jaialdiko filmak ikusgai ixango diz Ondarroako Etxelilan bixar eta apirilan 5in. Bi ikuskizunak 19:00etan ixango diz. Bixar laburmetrai bilduma bat ixango da ikusgai eta apirilan 5in berriz Arreta dokumentala.

zinegoak

 

 

Ondarruko GURE ESKU DAGOn Zubitxik Zubire ekitaldiko irudixak

Pasan domekan (Martxoak 19) eguerdixan ein zan ekitaldiko irudixak diz azpixan ikusiko dozuenak. Ez baziñen egon edo bertan bixi ixan daku gogoratzeko eta bittartin motorrak berotzeko MAXATZAN 7xan ERABAKI NAHI DOUELA GEURE ETORKIZUNE kanpañi etxeko balixo dabe irudixak. Horreaz batea ohar hau pasa dozku antolatzallik :

Hurrengo ekitaldixe : Lea-Artibaiko galderin aurkezpen-prentsaurreku  (zabala jentintzako) Eskualdeko kanti eta bideu aurkeztuko da: Apirilak 8 eguerdiko 12xetan BeikoZinin.   Etorri!

 MAIATZAN 7rako  BOLUNTAIXUK BIRDIZ!! Anima!!!

Argazkixak

Bideue