Gure Esku Dago, MAIATZAK 7ko GALDEKETI prestaten dabil.

Pasan eguaztenin, Arretxinagan, Lea-Artibai eskualdeko, alkate eta zinegotzi GUZTIK, argazki eta bideo bat ein ben, maxatzan 7xan ospatuko dan galdeketiai, babesa emon naxan.

C3cUD2vWEAU06XT.jpg

Beste aldetik, Gure Esku Dago ekimenak, ongoxe domekako (otsailak 5) Hego Euskal Herriko lau hiriburutan konzentrazinoieta deitzen dau, Katalunyak independentzixarako darun bidi, eta hiru inputatuei elkartasuna adierazteko

IMG-20170130-WA0011.jpg

Galdeketiai buruz informazinoi edo zeozer argitxu nahi bazu, etorri ongo ASTELEHENIN, hilak 6, BEIKOZINAN ospatuko dan HITZALDIRE, arratsaldeko 18:30etan.

Honeaz jarraitxuk, gogoratu, Ondarrun galdeketi etteko ondiokan firmak batzen gabizela. Ez bazu sinatu, urreatu zatxez geuana hitzaldire edo datorren zapatun eta domekan (hilak 11 eta 12) Alameda.

Amaitzeko, argi euki zuen laguntza baik ezin douela ixer ein. Jenti birde, ze gauza asko daz ondiokan aurrea eruteko eta gogoratu :

ETORKIZUNE GURE ESKUN DA!!!

Ezin dou ulertu eta ez dou onartzen!

whatsapp-image-2017-02-02-at-11-52-16

Ezin dou ulertu 4 sexu eraso eta biolaziñoi bat leporatu eta horrekatxik kartzela zigorrea kondenaten daben tipo hau zelan ixan zan indultau. (Bakarra da holako delitun aurrin 1995eko zigor kodiaz kondena eta indultu jaso dabena! Aztertzeku ixango litxake ze interes edo motibaziñoi dazen horren atzin!).

Ezin dou ulertu komunikabidin papera, ezin dou ulertu honek baezpadakuk zelan segi eitten daben futbol talde baten jokatzen, ezin dou ulertu Portugaleteko Futbol Taldik plantillan holako bat zelan euki leiken, ezin dou ulertu eraso sexistan aurrin ixil eta geldi geatzi… Gauza asko ezin douz ulertu eta ez douzenez ulertzen, ez douz onartzen!

Ez dou onartuko sexu erasukatxik zigortu, inpune urten eta gainea kirolari eredu modun ibiltxi! Eta Ondarrun ixe ein ez bazendu modun futbolin jokatzi! Ez!

Ondarruko Udalin urtarrilan 16an onartutako moziñoi de ondorenguau:

0001(1).jpg

0001.jpg

Herriko talde desbardinak ein dabe deixe otsailan 5in, domekan, Aurrera-Portugalete futbol partidu dala-eta, 16:00an Zaldupeko zubixan eingo dan mobilizaziñoin parte hartzeko:

Abasolo, Ondarrun ez zaz ondo etorrixe!

Ez dou onartuko erasotzailleik, ez Ondarrun, ez iñun!

Turruneruok be aurrin eukiko gaittuzu!!!

37 urte Jhisa hil ebela!

jhisa

37 urte pasa diz Jhisa hil banetik  BVE taldik Aginagan, eta iñok ez dau erantzun ondioik hilketa horreatxik! Justizixi berbiaz ahue beteten daben horrek  ondio ez dotsuez erantzun herri honek eitten doittuzen hainbat galdera, beste askoren artin:

Zeiñek hil ban Jhisa?

082-amnistiaJhisa.jpg

37 urte pasa di eta ondio ez dakiau zeinek hil eban: egixe, erreparaziñoi, aitortzi… bihir dauz herri honek aurrea eitteko!

jhisan-enterrujhisa.jpg

Agur eta ohore Jhisa!