ABENDUAK 1, EGUENA, iluntzeko 7etan, ETXELILAN.
UNRWA Erakundearentzat SUSANNA MARTIN komikigileak egindako “GAZA AMAL” komikia.
Antolatzailea; ETXELILA eta Emakumeen Udal Berdintasun Kontseilua.
KOMIKI IKASTAROA:
ABENDUAK 13 eta 14a. Arratsaldeko 5etatik 8retara, ETXELILAn.
SUSANNA MARTIN komikigilearen eskutik.
Antolatzailea; ETXELILA eta Emakumeen Udal Berdintasun Kontseilua.
IRRATSAIO BEREZIA:
ABENDUAK 14, EGUAZTENA, gaueko 10etatik aurrera.
RADIXU IRRATIAko “Azken Mohikanoak” irratsaioan. 105.5 FM / radixu.info
Jardunaldien aurkezpena eta SUSANNA MARTIN komikigileari elkarrizketa.
SUSANNA MARTIN.
Bartzelonan jaioa. “Alicia en el mundo real” (Norma argitaletxea, 2010) bere lehen eleberri grafikoa izan zen, Isabel Franc gidoigilearekin batera egina. 2011an “La Martina, la por i el gat Faluga” seriea marraztu zuen Tretzevents aldizkarian eta “Yes we Camp! Trazos para una (r)evolución” (Dibbuks) lan kolektiboan parte hartu zuen. “Em dic…” (Publicacions de l’Abadia de Montserrat) haur komiki sortaren egilea da.
Flavia Companyrekin batera, Pagina 12 egunkari argentinarrean hilero “¡No somos hermanas!” zinta argitaratu zuen, italieraz Aspirina aldizkari feministan berrargitaratua. Nac Stratchsekin “1, 2, 3, 4… Historietas diversas. Guía afectivo/sexual y de identidades para adolescentes” (Ed. Bellaterra, 2011) komikia burutu zuen. 2012an “Sonrisas de Bombay” (Norma) komikia argitaratu zuen. 2014an, Norma argitaletxearentzat “Enjambre” emakume komikigileen bilduma koordinatu zuen eta urte berean, Isabel Francekin batera “Sansamba” eleberri grafikoa burutu zuen.
Capçalera, Tretzevents, Pikara Magazine, Tentacles eta Diagonal komunikabidetan kaleratu ditu bere komikiak eta ilustrazioak. Komiki ikastaroak eta tailerrak ematen ditu. Gaur egun, “Annemarie” komikia egiten ari da Mará Castrejónekin batera, Annemarie Schwarzenbacheren bizitzaren komikirako egokitzapena da. Egin duen azken komikia “Gaza Amal” izan da.
Asociación de Autoras de Cómic elkarteko kidea da eta abortuaren lege-proiektuaren aurrean erantzun grafikoa izan zen Wombastic plataformako koordinatzailetariko bat izan zen. InOut irratian QdeCOMIC irratsaioaren arduraduna da.


















