Alpa!

Atxilotu, kontroletako gehiegikerixak, tortura, hil…ein gaittuzue, eta horretxeatxik indar okupatzailik Euskal Herritxik juti nahi dou.

1

Altsasure horretxeatxik jun ginan ondarrutarrok… ondarrutarrok be sufriu douelako eta ondio be sufriuten douelako inddar okupatzailin erasuk.

5

Euskal herritxar asko batu zan atzo Altsasun nahiku dela esateko.  Alpa!

WhatsApp Image 2016-10-23 at 08.46.54.jpeg

Gogure nahi dou ekarri gaurkun EHan dakauzen torturatuk be! 4009 azken ikerketik esaten dabenan arabera. Ondarrun salaketa hori presente da, hamen watsap bidez herrixan zabaldu dan bideu be!

Konponbidi eta baki nahi douzelako…

Indar okupatzailik ALPA!!!

KRESALA KULTUR ELKARTIn 50 urtik ospatzeko egitarau

Kultur talde gitxi eongo diz 50 urte betetea allaten dizenak. Belaunaldixak pasa diz bertatik, dantzaxak , txistulaxak, musikeruk, margolaxak…ba hori dana gogoratzeko eta ospatzeko hainbat  ekimen antolatu dotxuez azarun lelengoko hamabostaldirako: Erakusketi, hitzaldixe, Liburu eta Dvdn aurkezpena, dantzak, bertsuk, ipuin kontalaxak,…KRESALA KULTUR ELKARTEko arlo desberdiñetan parte hartu ixan bazu ezin zeinke galdu eingo dizen ekintzak. Anima!!!

kresala-kultur-elkartin-50-urteurrena

Urrixak 23 (domeki), OSKARBI taldi BEIKOZINIn

oskarbi-2Oskarbi taldi 1966ko azarun hasi zan kantun, beraz 50 urte eingo dotxu Ondarruko kontzertun.
Oskarbin ibilbide luzin ehundaka kantaldi eta kontzertu ein dotxue, hamen aipamen batzuk: 1968an Eibarko sari nagusixan irabazlik, 1970an Portugaleten lehen aldiz Baga Biga Higa Sentikaria (Ez Dok Amairurekin), 1975in Madrilgo Ateneun emandako kantaldixe, 1976xan Donostiako belodromun 24 ordu euskaraz kantaldi erraldoi, Bilboko La Casillan Joan Manuel Serrateaz emondako kantaldixe, 2000garren hamarkadan Quebeck, Argentina eta Uruguaien eindako kantaldixak… Lau urtez Ez Dok Amairuko partaidik ixan zin (1967-1971)eta hamar disko plazaratu dabe. Hamaikagarrena urrixan plazaratu dabe, beran ixena: Mendira naiz.
Ondarrun emongo daben kontzetun, garai guzixetako kantak eta oraingo Mendira naiz disko barrixan abestixak eskeiniko dabez. Oskarbi betiku eta Oskarbi barrixe ustartzen diz. Betidanik Oskarbin dazen Iñaki eta Joxelu, hasieran eta on dabilen Maite, tartin eta on dabillen Bakartxo, tartin hasi eta oraintzuarte dabizen Carlos, Gontzal eta beronik. Azkan urtitan dabizen Diego, Joana eta Maitetxu.
Oskarbi taldin partaidik
Ahotsak: Iñaki Maritxalar, Joxelu Treku. Maite Aizkorreta, Bakartxo Maritxalar, Carlos Ruiz eta Beronik Ondikola.
Gitarra: Iñaki Maritxalar. Akordeoia:Carlos Ruiz. Flauta: Gontzal Iñarra. Pianoa eta teklatua: Joana Ortega. Biolina: Maite Lopez de Arbina. Perkusioa: Diego de Vera.

Urrixan 22 (zapatu), mendi irteeri KARENKA guraso elkartin eta AURRERA mendi taldin eskutik

2Ibilbidi: Ondarruko Alamedi-Errentexa-Ondarruko Alamedi. Goxeko 1o:ooetan Alamedatik urtenda. Ibilbidi amatxu ostin, 14:00xak aldea gitxi gora behera luntxe egongo da parte hartzalle guztixentzako Antiguako Ama zaharran egoitzan.

Ondarru Integratzalle baten alde, Animatu danok!!!

Antolatzallik, KARENKA GURASO ELKARTI eta AURRERA MENDI TALDI

Laguntzalli, ONDARRUko UDALA

Gaur 37 urte hil ben Fran.

1979ko urrixan 17xan, gaur 37 urte, Guardia zibillak hil ben FRAN, baserri baten euala IBARRAn (Tolosa ondun) tiroketa baten ostin.

fran-aldarondon-enterru-3

fran-aldanondon-hileta-rekordatoxu

fran-aldanondon-rekordatoxu1.jpg

 

Diktadura sasoiko azkan preso politiku ixan zan kartzelatik urten bana.Fran, ikurre ixan zan preso politikun artin, emotebalako berak kartzelatik urten eta gero gexa iñork ez ebala kartzelaik zapalduko. Hamen herrire buelta ein baneko argazkixe.

franen-etorreri-herrire-amnistixe-emon-da.jpg

Ondo baino hobeto dakiauen modun, ez zan ixan holan, kartzelak beteta segi eitten dabe. Fran eta beste nahidanbeste gudarik eiñdako borrokik, tresnaz aldatu badau be martxan dirau! Danak etxea ekarrikouz, eta independentzixi eta sozialismun alde borrokan segi eingou!

Gudarixak gogun… JTK irabazi arte!

Agur eta ohore Fran!