IÑURRITEGIXE abantin

Idatzi hau jaso dou, herriko ERNAIko kidin bidez:

inurritegia2Hastea guz II. bilgune prozesu!!
Txiñorrixak beti dabiz biarrin. Egunero, isilik, anonimo… bakarrik ezin dabe ixe ein baine taldin batzen dizenin kristonak etxeko kapazak di.
Ondala 4 urte, gazte antolakunde barri bat sortu gendun ixebezetik aurrekun testigu hartu eta gero. Hortik hasitxe saiatu ga borrokak pizten, asanbladak astintzen eta beste hainbat oinarri ipintxen. Arin esaten bada be ezta bat be erreza etxi, baine argi esangou einddako lanaz harro gazela.
On momentun akatsak zuzendu, ondo einddakuk sakondu eta borrokak eraginkortzeko momentu de 4 urtek emoten daben perspektiba zorrotzaz. Borroka gexaua biztuteko beharra dakau aurreko belaunaldixak amestu ben herrixe eraikitxen juteko, preso eta iheslai politikuk etxeratzeko, zernahi ixateko. Erresistentzixatik eraikitxea, behitxik gora, Euskal Herrixan zein ondarrun biharra ein, bixi eta ikasteko aukeri emongozkun eredu eraikitxea.
Aposto handixak etxeko ordu aia gazku. “Zelan irabazikou? Zelan askatuko dou ezarrizkun korapiluk?” Galderai erantzuteko oseabe pentsa birou zelan antolatzen gazen: arinauak ixateko, zuzenauak, demokratikuauak, parekidiauak…
Ilusiñoi, anbiziñoi eta pasiñoi guztiaz gu geu geure onena emotea guz bene-benetan dakauen proiektu eta herrixan siñisten doelako.
Hainkak pringata lanea, eztabaidatzea, antolatzea, burrukatzea eta eraikitxea!
JO TA KE!

Iruzkin bat utzi

Gaztik atalean

Erantzunak itxita daude.