Saharar kanpamentuta elkartasun biaji Ondarruko gaztik.

Onuzkio jakingo dozuen modun, herritxar gazte talde bat Sahara du abendun 2an. Hori dela-eta, ekimen desbardinak antolatzen dabiz.

Alde batetik medikaziñoi bilketi:

Azarun 1-18 artin Turismo Bulegun eongo da medikaziñoin bilketi.

WhatsApp Image 2016-10-30 at 17.12.59.jpeg

 

Sahara dun talde honen eskutik ondorengo idatzi hau jaso dou Turrunin:

Iepa ondarru! laguntza eske gatoz!

batzuk jakingo dozuenez herritxar gazte talde bat saharan aldeko elkarte ezberdiñak antolatutako elkartasun biajin guz saharar errefuxiatun kanpamentuta,Tindufea (Algeria).Helburuk , berta ahalik eta laguntza gexen eruti , kontun eukitxe guzen pertsona bakotxeko 30 kg ahal douzela erun maletetan (30kg x 5 lagun =150 kg) . Horretako ,bai laguntzi batzeko eta batxe saharar herrixan egoeri jakin eta sentzibilizateko aurre lanketa bat eta gero elkartasun jardunaldixak antolatu douz (Elkartasun zozketi,askapenako brigadistan hitzaldixe,dokumental proiekziñoi,elkartasun bazkaxe , sendagai bilketi,,kantaldixe,kontzertuk…) .Deixe eitten dotzau herrixai jardunaldi honetan parte hartzea eta bitxartin, zelan ez ondo pasatea! Beste baik eskerrik asko!

SAHARA HURRA!!!

Idatzixan esplikaten doskun modun, hitzaldixak eta be antolatuko dotsue:

WhatsApp Image 2016-10-30 at 17.12.52.jpeg

Dexe beraz hamen geatzen da eindde Turrunero guztiontzat!