Azaroak 1 (martitzena) KIRMEN URIBEn liburo barrixan aurrerapena KOFRAI ZAHARRIN

kirmenen-liburo-barrixeKirmen Uribek bere nobela barrixan AURRERAPENA eingo dau Ondarroako Literatur Amuak jaialdixan.
Eleberrixan aurkezpen ofiziala Bilbon ixango bada be azarun erdialdin, Kirmen Uribek beran jaioterrixan eman nahi dau beran azkan lanan aurrerapentxu bat. Ondarroako Literatur Amuak jaialdixan barrun ixango da azarun 1in Kofradi Zaharrin. Holaik adierazi dau Susa argitaletxik bere web orrixan.Elkarrekin esnatzeko ordua da Uriberen nobela berria. Arnas luzeko lana, egiazko familia baten bizipenak jasoz gure herriaren historia garaikidea kontatzen duena: gure amets eta ezintasunen kronika. Hona hamen lan barrixan sinopsi txiki bat:
Karmele Urresti erizainaren familiari ondasun denak kendu dizkiote frankistek 36ko Gerran eta kanporatu egin dituzte Ondarroatik. Erbestean, Eresoinka taldeko kide delarik, bere senarra ezagutuko du, Txomin Letamendi, Bilboko Orkestra Sinfonikoko musikaria. Europan zehar ibili ondoren, Venezuelara ihes egingo dute elkarrekin baina Agirre Lehendakariaren agindu batek ekarriko ditu bueltan. Zerbitzu sekretuetan sartu eta II Mundu Gerran faxisten aurka borrokatzea.
Ondo ezautzen douen familixa ondarrutar baten bixipenak eta realidadi, nobela bihurtute Kirmenen eskutik.