Mendi erronki aurrea du

Hiru hilabete falta diz urti amaitzeko eta ondioik denboriaz zabize erronkako gailurrak eitteko. Gu ez gaz gelditxu, ttipi ttapa asteburuk aprobetxa eta ixe bete dou esandaku eta zuek?

BERIAIN 1.494 mt

turrune-beriainen

BAIO 1.193 mt

turrune-baio-mendixan

Eta nahiz eta erronkan ez egon beste mendi batzuk be einddouz

MIRUTEGI 1.168 mt

turrune-mirutegi-mendixan

Urriak 5, hitzaldixe ETXELILAn: Emakumin osasun integrala eta kirola- berdintasune lortzeko erronkak

hitzaldixe-emakumin-osasun-integrala-eta-kirola

Urrixan 5in arratsaldeko 7retan ETXELILAn  eta Hizlaxe: Ainhoa Azurmendi (Kirol aholkularixe eta berdintasunin aditu) ixango da.

Gaxe:  Jendarteko desberdintasunak kirol arlun nola islatzen dizen ikusteko aukeri eukiko dou, eta desberdintasunek emakumin kirol jardueran ixan duten eta egun duten eraginaz hausnartzeko be.

***Hitzaldixe ta gero, parte hartze gune ireki bat sortzeko aukeri zabalduko da: aringaingan. Edozein mailatara irekitako herriko guni ixateko proposamena da eta entrenamendu pertsonalizatuk eskainiko diz Arantza Burgoa dinamizatzailin eskutik.

Agur eta ohore, eusko gudarixak!

Gaur, 41 urte Txiki eta Otaegi fusila zitxuezela!

txiki-eta-otaegi

Hori dela eta Gudari Egune da gaur EHn. Herrixetan deialdi desbardinak ein diz geure gudarixai omenaldixe eitteko eta Ondarrun be badakau zitxi: arratsaldeko 19:30etan monolito aurrin!

WhatsApp Image 2016-09-27 at 07.19.53.jpeg

Gatazkin konponbide bidin memoixi be inportanti dela nahi dou azpimarratu gaur Turrunin, kontakizune, bidin galdu douzen lagunan errekonozimendu. Agur eta ohore zeuei!

zubixin-hildakuk

Gudari Egune dala-eta ETAk agirixe ata dau euskal herritxarroi zuzendute, hamen berau irakurteko loturi:

http://www.naiz.eus/eu/hemeroteca/gara/editions/2016-09-27/hemeroteca_articles/eta-anima-en-el-gudari-eguna-a-avanzar-con-paciencia-estrategica

2

AGUR ETA OHORE EUSKO GUDARIAK !!!

LEPOAN HARTU TA SEGI AURRERA!!!

2016ko-gudari-eguneko-pebeteru

(ONDARRUn gaur goxaldin)

 

 

Zoixonak Indi!!!

Asier Badiola Lasarte, Valentziko kartzelan dakarre preso. 6 urte pasau, ixe 7 zazpi geure ondutik erun bena… Gaur gure Indixo gaztik 36 urte handi bete dotsuz!

Zoixonak Indi!!!

Turrunetik 36.000 kilo besarkada eta muso, kresal usainez betik, askatasun aldarriz, egarriz betik!

indixun-egune

Maitte-maitte zaittuau eta geuaz bihir eta nahi zaittuau!

Preso eta iheslaxak etxea!

Gasteizko parlamenturako 2016ko hauteskundik, Ondarrun

EH Bildu
2057
EAJ-PNV
1646
PSOE
74
PODEMOS
366
PP
129

Botuk auzoz auzo:

EHBILDU EAJ-PNV PSOE PODEMOS PP
1.1.A – ERAKUSKETA ARETOA(Alde Zaharra, Kamiñalde, Pixape…) 216 144 9 29 5
1.1.B – ERAKUSKETA ARETOA
(Alde Zaharra,
Kamiñalde, Pixape…)
128 110 4 24 5
1.2.U – HAURTZAINDEGIA
(Artabide, Itsas Aurre inguru,
Kantxopi…)
243 214 3 39 24
1.3.U – HAURTZAINDEGIA
(Artabide, Antiguako Ama,
Egidazu…)
237 277 4 27 39
2.1.U – INSTITUTUA
(Sabino Arana, Behiko Kali,
Txori Erreka…)
149  147 6  22  3
2.2.A – INSTITUTUA
(Sabino Arana, Behiko Kali,
Institutu aurri, Txori Erreka,
Iñaki Deuna…)
246 191 3 46 13
2.2.B – INSTITUTUA
(Sabino Arana, Behiko Kali,
Institutu aurri, Txori Erreka,
Iñaki Deuna…)
136 104 0 26 6
3.1.U – INSTITUTUA
(Gorozika, MAgdalena,
San Juan Txurru,
Txori Erreka…)
 180  193  24  48  17
2.3.A – KAMIÑAZPI
(Iturribarri, Ibaiondo…)
306 148 8 55 13
2.3.B – KAMIÑAZPI
(Iturribarri, Ibaiondo…)
 216 118 13 50 4
Guztira  2057  1646  74  366  129

Etorkizune gure eskun da!!!

IMG_20160924_154531.jpg

Atzo Gure Esku Dagok, Ondarruko  Erdi Aroko  jaxe ospatzen dabilela , bi lagunentzako afai eder baten zozketa burutu dau, beran lokalan aurrin.

Zenbaki  saritu: 1.442 ixan da, eta ordezku: 1.475.

Honetaz gain, atzo gure Arraun Elkarti txapeldunakin arratsalde polit bat pasa gendun grabaketa batzuk etxen… ze datorren hilin urriaren 15erako JAI HANDI BAT prestaten gabiz. Egun inportante bat ixango da Ondarrun: kontzertuk, dantzak…. eta hainbat kultur ekintza eta sorpresa eongo diz.

Dakixuen modun, datorren udabarrixan LEA_ARTIBAIko herri askoaz batea ONDARRUn be GALDEKETA bat eingo da, eta prestakuntza guzti hau, egun inportante hori girotzeko ixango da.

Zuen laguntza, eta parte hartzea derrigorrezku de, danak ondo urteteko.

ZURE ESKUN DA!!!                                                                          Ondarruko Gure Esku Dago

IMG_20160923_174019.jpgIMG_20160923_183033.jpg