

Aurrera idazten gendun hamen bertan, pikoluk portu aldin aspaldixan dabizen jun etorrixak atxik. Lantzin bihargiñai paperak eskatzen, edo portu sarreran kontrolak ipiniaz pasaten dabe denbori. Hori salatzeko lagun talde batek mezu argi bat laga dotze barra muzturrin.

Hasi gaz jasoten jaxetako egitarauk. Honek diz Kafeko atzin eukiko douzen kontzertuk (abuztuk 14tik 17re).

Jaxetako programan ikusiko zenduen modun Sarek, dispertsiñoi salatu asmoz eta preso/iheslai eta senidin giza eskubidik aldarrikatzeko asmoz, jaxetan flashmobak eitteko deixe ein eban eta hainbat ondarrutarrek enbidu hartu eta Kuadrilla eguneako ein dabe Saren deialdixe, Ondarrutarrok be giza eskubidin alde dantzan eitteko.
Danok dantzatzeko moduku de. Hasi etxin, hondartzan, familixan, lagunartin, oporretan… dantzi ikasten.
Abuztun 16an, Kuadrilla egunin, 17:45in Behiko Txosna gunin danok batea guazen dantzan eittea dispertsiñoi salatu eta preso/iheslai eta senidin eskubidik aldarrikatzeko!!!
Gu jungo gaz, etorri zeuek be eta zabaldu ingurun!!!

Irailak 25in ixango diz EAEko hauteskundik, berebixiko garrantzixi daukenak ezkerreko independentistontzat. Garrantzixi oso handixe eta denpora gitxi, egoeriai buelti emoteko.
Bañe ziur gaz danon artin biharra eindde ein geinkela.
Horretxeatxik euaztena hillak 3 Kofrai Zarrin batzar berezixe engou, inportanti de danon parte hartzi, ordun anima eta zabaldu mezu.
Aurrera Beti!!!
Esan eta esan gabiz sobran dazela gure artin, bañe gerua ta sarrixa dabiz gure herrixan (portun gehixenbat).




