UKKko neskak Rusire!

Unanue Kamara Koraleko neskak bixar Rusirako bidi hartuko dabe, Sochiko Munduko Korun Olinpiadeta.

WhatsApp-Image-20160702.jpeg

Bihar asko ein dabe, entsaxutan sartu daben orduk asko ixan di, eta Rusirutz jun aurretik Ondarrun eta Gernikan eskaini dabe Sochin eingo daben kontzertu Olinpiku. Gustoa daz eindako biharraz eta on Olinpiadetan, badakixe errez ez dabena eukiko baine euran onena emoteko asmuaz duz. Esperientzixi bixitxeko gogotsu!

IMG-20160702-WA0002

Olinpiadetan parte hartzi, euran boltsikutik ordaindu bihir ixan dabe. Eskualdeko Eika eta Kide kooperatibak diru laguntzi  emon dotse eta eskerrak nahi dotsez emon, laguntza guztik ongi etorrixak dilako.

Etxekuk eta lagunak be oso presente dakarrez, Olinpiadetan parte hartu ahal ixateko sakrifizixuk ingurukungan be euki dabelako eragine. Eta zelan ez… UKKn jarraitzaile finai be bai, beti emon ixatsen animo eta berotasunatxik.

IMG-20160702-WA0008

HITZAko reportajin informaziñoi gehixa irakurteko…

http://lea-artibaietamutriku.hitza.eus/2016/07/01/ondarroako-unanue-eta-gernikako-gaudeamus-abesbatzak-errusiako-olinpiadetara-bidean/

Eta Olinpiadetako gora beherak jarraitzeko hamen World choir games-en web orrialde ofiziala. UKKko neskak 3 modalidadetan leihatuko dabe:

http://www.interkultur.com/es/eventos/world-choir-games/sochi-2016/

Zuzendari lanetan Julia Foruria arittuko da, Gaudeamus Koraleko zuzendarixe, UKKko neskak baine euran zuzendaxe dan Estibalitz Arrizabalagai be eindako bihar guzti eskertu nahi dotse. Ixilpeko bihar handixe ein dabelako Sochire jun ahal ixateko. Animuk oso altzauk ezebizenin be taldetik ten eitten segi ein dabelako, taldin sinistu dabelako, eta oso konziente dilako dakarren zuzendaxe dakarrelako duzela hobetzen eta gauza barrixak eitten egunerokotasunin.

3f42dcd8-f8aa-4dd1-a156-50d019375003.jpg

Gure aldetik, zorte ona opati besteik ez gasku geatzen. Asko ez dou entendiuten koro mundun baine entendiduk esazku bihar handixe einde zuzela eta maila oso onaz, beraz…disfruta eta bueltan eongo gaz!

Animo neskak, urriaz edo urre baik, Olinpiadetan parte hartu ahal ixate hutse txapeldunan kontu de-ta!

Zoixonak Turruneruon partez!

 

Iruzkin bat utzi

Kulturi eta kirolak atalean

Erantzunak itxita daude.