Kontzertu Olinpiku Ondarrun.

Unanue Kamara Koraleko neskak uztailan 4an Rusire duz, bertan eingo dan Korun Olinpiadetan parte hartzea. Hori dala eta, herritxarroi bertako preparata dakarrezen obrak eskaini nahi eta bixar, ekainak 18, zapatu, gabeko 21:00etan Kontzertu Olinpiku emongo dabe Zaldupeko jolastokixan. Sarreri doaku de.

IMG-20160614-WA0000

Animo neskak! Ia Rusire jun aurretik tarte bat hartzen douen eta Turruneko lagunoi elkarrizketatxu bat eskaintzen dozuen esplikateko herritxarroi Olinpiada horrek zelan ixango dizen, ze obra daruzuen, zelan zabizen…

Bixar beraz, Rusin emongo daben ikuskizune Ondarrun ikusi eta entzuteko aukera paregabi!

Hitzan be agertu de kontzertu honen barri:

Unanue eta Gaudeamus koralek kontzertu olinpikoa eskainiko dute

Zapato Azulin (ekainak 25), kontzertuk TXOSNAGUNIN

Egun guztin tzir eongo dizen ekimen guztiai (dina martxi, kamiseta azoki…) amatxueri emoteko 21:00etatik aurrea kriston giru eukikou Plaza musikan (txosnaguni): Gozo-Gozoaz hasikoa, Gasteizko Trikoma bandaz jarraitxukou eta domeka baltza hasi orduko  Ingo al Deu-en doinuk entzuten eongoa.

Gaztin txosna guni zapato azulin

-Ohartxu txiki bat : Aurre ikusten dou, domeka baltza, bal bal baltza ixangorala… hasike euki preparata EHBildun koloretako gazte bozka domekako!

gaztiok eh bildu

 

BARNETEGIXAK atik zabaldukotxu jardunaldixetan (ekainak 17-18)

Hiru gaztek Ondarroako Txomin Agirre 34. zenbakixe dauken etxi okupatzi erabaki ben 2011ko irailin, eta geroztik, eraikin osu bete arte, beste hainbatek bide bera jarratxu dabe, momentu honetan 15 bat gazte bixi diz bertan. Etxebizitzaz gain, herriko artisten eskultura, margo eta joste tailer bana be badaz eraikinin. Euran proiektu ezagutzea eman nahi dabe eta hori dala ta jardunaldi batzuk antolatu dotxue. Zapatun adibidez, eraikiñe barrutik ezautzeko aukeri eongo da berta hurreatzen dizenentzako. Hamen dakazue jardunaldixetako programi:

BARNETEGIxe atik iraitxe ekainak 17