Gerua eta garbixaua dakau… Gaztiok EHBildu

image6 (1) (1)Batzuntzako kanpainak hilabete dakarre, hilabete horretan jotake zabaltzen dabe euran marka elektorala. Mezuk, egixe esan, eragin handixe barauke be gaztiongan garrantzi gitxien dakarren gauzire. Batzuk diñue ALDE engorabela, beste batzuk Euskadi dela inportanti, urte guztin berau estafaten barabiz be euran poltsikuk beteteko… eta beste batzuk aldiz eztakarre hitz bat bera Euskal Herrixeatxik, «Una, Grande y libre».
«Aldaketa» hitze ibiltxen dabe ako PSOEk 80. hamarkadan ibili ban modun. Euran ustetan Españi aldatu leike… baine esan douen modun PSOEn 80. hamarkadako aldaketi fatxada hutse ixan zan. Ikusigenun zer euken preparata euskaldunantzako. Gora euskadi askatuta prometiu Sr.X-ek eta kare bizitxan enterra bitxartin euskaldunak. Ez euken Euskaldunantzako asimilaziñoi edo prekariedadi ixango ez zan beste ixe.
Denporik arin erakutsi ban iruzurre, bañe natxe gaztiok ordungo hauteskunditan ez genun parteik hartu bardin-bardin aiagazkuz ondorixuk.
 Ondala urtik guregandik milaka kilometroa hartutako erabakixak hor jarraitzen dabe. Zori(onez/txarrez), baratoz beste hauteskunde batzuk Madridetik, eta ongun gaztiok osteabe dakau aukeri, Estatu Españolin eziñezku dan aldaketa posible bat bozkatu edo EHBildu bozkatu eta danok batea aldaketi eraikitxen hasti.
Daneako susmu eukikozue Estatu Española ezileikela aldatu Madridetik. Podemosek eztauke gehiengu eta inoiz eztau eukiko (PP+PSOEk botun %50 baino gexa atati aurre ikusten da), «aldaketa»ko paktu be, ezinezku, ixan be PSOEk eztau onartuko benetako aldaketak ekarrileiken inulako legeik. Eta… Madriden CandyCrush-en dabizen bitxartin zeinek behatukorau ba Euskal Herrire? Argi da interes konflikto baten aurrin zeinen alde engoraben, euran Madrideko interesan alde.
Aldaketi trukata da, ezta aukeraik Estatu Española aldatzeko. Iruzurre «trantsiziñoin» ein ben benetako haustura baten aurrin ez eoteko, dana ondo-ondo lotute lagaben.
Gu geuk pentsaten dou EHBildu dela hau danau ekidiuteko aukera bakarra. Natxe Madriden eon Euskal Herrire beire eongo dalako.
 Multinazionalan aurrin be herritxarran ahotsa defendiuko dabelako. Ez PNV modun, Gasteizen Frackingan kontra ein eta Madriden defendiuten dabena. Diro gose ase ezine dakarrenan aurrea gaztion ahotsa erungo dabelako.
«Aldaketi» babesten daben medixo komunikatibutan entzun be eztozue eingo EHBildu-k Euskal Herritxarrontzako dakarren proiekto politiku. Hori aldatzen hasteko ahotsa birou, benetan mine emotetzen lekutan be geure aldarrixak zabaltzeko (euran konstituziñoi zikiñe musturretan apurtu bir bagakue be).
Eta bitxartin, akorda, aldaketi eztozkule iñok emongo. Erreztu asko, bañe erregala iñok bez. Ezinga eon aldaketa baten zain, danok aldaketin zain etxin gelditxuko baginake, herrixe hil eingo zalako. Geu guz aldaketa gauzatzea! Hartu parin dakazuzen instrumentuk eta gexen gustaten gatzunan alde lanea!
Nahizune hartu, borrokatu eta lortu! JO TA KE!
Domekan espainiko hauteskundik badi be, Euskal Herrixe dakau jokun; Euskal herritxarrok EHBildu!