Argazki ugari, konpromisoak falta.

….eta gaur arratsaldin Eusko Jaurlaritzik esan dau obrak eztabela diruz lagunduko eztalako beran eskumena. Hamen notizixa osu Hitzan:

http://lea-artibaietamutriku.hitza.eus/2016/06/09/jaurlaritzak-dio-ez-dituela-kaminaldeko-lanak-diruz-lagunduko-ez-delako-bere-eskumena.

…hamen Naizen:

http://www.naiz.eus/es/actualidad/noticia/20160609/lakua-se-desentiende-de-las-obras-de-la-ladera-de-kaminalde-en-ondarroa

 

 

urkullu_16356_11.jpg

Era guztietako agintariak ikusi genituen herrian Kamiñaldeko mendia erori eta San Inazioko etxeetatik bizilagunak kaleratu osteko egunetan.

Lehendakaria bera, Bizkaiko Ahaldun Nagusia, Jaurlaritzako Sailburuak, sailetako zuzendariak…

Eskertzeko herriratzea. Elkartasuna adierazteaz gain gerora hain beharrezkoa izango zen babes eta elkarlan instituzionalaren erakusle. Izan ere, tamainako obrak izango duen kostua ezinezkoa zaio bere gain hartzea Ondarroakoa bezalako udal bati.

“El Gobierno Vasco esta dispuesto a ofrecerse al Ayto. de Ondarroa” izan ziren Lehendakariaren hitzak.

Ordutik 3 hilabetera, Udalera milioitako fakturak heltzen hasi direnean, jakin dugu ez Bizkaiko Aldundiak ez Jaurlaritzak ez dutela mendiko obraren kostuaz inolako konpromisorik hartu. 17 milioi € ingurukoa izan daitekeena. Jakin izan dugu Jaurlaritza ez dela agertu ere egiten konpromiso ekonomikoak hartu behar diren bileretara eta Aldundiak ez dituela bereak zehaztu nahi.

Ba hori: Argazkiak bai baina konpromisoak falta.

1457940379_276617_1457940744_album_normal.jpg

 

 

 

Iruzkin bat utzi

Iritzia, udala atalean

Erantzunak itxita daude.