Ondarruko GURE ESKU DAGOn zozketi

Herri mugimenduk dizen heinin, diroik eztabe sobran eukitxen herriko taldik.  Ekintza desbardiñak aurrea eruteko herrittarran borondatiai esker aurrea etxen dabe, ta hori dala ta herriko GURE ESKU DAGOk zozketi antolatu dau urtin tzir eingo daben ekimenak aurrea eruteko. Euro baten trukin bi helburu lortu zeinke, Afai eder bat eta GURE ESKU DAGOn lana babesti. Eskatu betiko lekutan.

gure esku dagon zozketi 2016ko irailin

ZERO ZAMARen idatzixe, Zapato Azulai buruz

Zapato Azulin sortutako zamarran ingurun, hauxe idatzixe ata dou.

5Noiz ikasiko dou ondo pasaten horrenbeste zamar sortu baik?
Argazkixetan ikusten dana Zapato Azulin Ondarrun sortutako zamar pilu de. Urtero jaxan antolatzailik (Radixuk) ahalegin handixe etxen dau hau ez pasateko. Eta aurten inoiz baino baso urdin gexa atatxuz jentik horretxek basuok erabiltxeko behin eta barriro, eta kalik garbixaua eoteko.

Baine argi da zeozer gexa ein bir dela. Jentin mentalidadi aldatu, reziklateko kontenedore gexa ipini, taberneruk inplika…

4

2Jai bat antolatzen dan bakotxin zamar asko sortzen dou. Hondakin askok bertederutan amaitzen dau, eta beste askok errekan eta itsosun amaitzen dabe, eta inguru naturala kontaminaten dabe.
Geuk ondo pasateko Euskal Herrixe bertederoz beteten gabiz eta planetako rekurso naturalak jaten gabiz.

1

3Jai eredu aldatu bir dou, garbi jokatute be ondo pasa leikelako.

Zapato Azule…

Pasa da 2016ko Zapato Azule. Batzuk ondio ajiaz segi engozue baine!

Dinamartxi herrire sartu zanin, betiko lez, ondun falta douzenak gogun! Hamen Turruneruok graba gendun momentu bat…

Kirru eta Urtza gehitxu gaskuz aurten jaire, ia holantxen danak ekarri eta holako pankarta biharrik laste ez douen eukitxen. Danon artin lortukou!

Preso eta iheslaxak etxea!!!

Madrileko kongresurako hauteskundik 2016 – ONDARROA

EH Bildu

1640

EAJ-PNV

1392

PSOE

123

PODEMOS

857

PP

184

Botuk auzoz auzo:

EHBILDU EAJ-PNV PSOE PODEMOS PP
1.1.A – ERAKUSKETA ARETOA(Alde Zaharra, Kamiñalde, Pixape…) 178 129 7 66 9
1.1.B – ERAKUSKETA ARETOA
(Alde Zaharra,
Kamiñalde, Pixape…)
109 90 11 58 8
1.2.U – HAURTZAINDEGIA
(Artabide, Itsas Aurre inguru,
Kantxopi…)
208 181 9 79 28
1.3.U – HAURTZAINDEGIA
(Artabide, Antiguako Ama,
Egidazu…)
208 227 12 79 49
2.1.U – INSTITUTUA
(Sabino Arana, Behiko Kali,
Txori Erreka…)
112  123 13  46  6
2.2.A – INSTITUTUA
(Sabino Arana, Behiko Kali,
Institutu aurri, Txori Erreka,
Iñaki Deuna…)
193 163 6 104 23
2.2.B – INSTITUTUA
(Sabino Arana, Behiko Kali,
Institutu aurri, Txori Erreka,
Iñaki Deuna…)
105 93 5 72 7
3.1.U – INSTITUTUA
(Gorozika, MAgdalena,
San Juan Txurru,
Txori Erreka…)
 130  161  33  115  21
2.3.A – KAMIÑAZPI
(Iturribarri, Ibaiondo…)
235 123 12 128 21
2.3.B – KAMIÑAZPI
(Iturribarri, Ibaiondo…)
 162 102 15 110 12
Guztira  1640  1392  123  857  184

Angelita Burgoa EHBilduko senaturako hautagaixe bozkatzen

angelita.jpg

Eguenin Alamedan EHBilduk emondako mitiñin euki gendun Angelita Burgoa, Onintza Enbeita eta Iker Casanovaz batea.

Argi eta garbi berba ein eban Angelitak. Preso eta iheslaxan egoeri mahai gainin ipini eta espreski larriki gaxoik dazen presuk bixi daben egoera larri eta urgentiatxik berba ein euskun. Iñok baino hobeto daki Angelitak horren ingurun.

Berandu baino lehen etxea ekarri bihir douz. Angelitak argi dauke eta hori dala ta EHBildutik Senature aurkeztu de, gure ahotsa Madriden entzun daittin.

 

 

Gerua eta garbixaua dakau… Gaztiok EHBildu

image6 (1) (1)Batzuntzako kanpainak hilabete dakarre, hilabete horretan jotake zabaltzen dabe euran marka elektorala. Mezuk, egixe esan, eragin handixe barauke be gaztiongan garrantzi gitxien dakarren gauzire. Batzuk diñue ALDE engorabela, beste batzuk Euskadi dela inportanti, urte guztin berau estafaten barabiz be euran poltsikuk beteteko… eta beste batzuk aldiz eztakarre hitz bat bera Euskal Herrixeatxik, “Una, Grande y libre”.
“Aldaketa” hitze ibiltxen dabe ako PSOEk 80. hamarkadan ibili ban modun. Euran ustetan Españi aldatu leike… baine esan douen modun PSOEn 80. hamarkadako aldaketi fatxada hutse ixan zan. Ikusigenun zer euken preparata euskaldunantzako. Gora euskadi askatuta prometiu Sr.X-ek eta kare bizitxan enterra bitxartin euskaldunak. Ez euken Euskaldunantzako asimilaziñoi edo prekariedadi ixango ez zan beste ixe.
Denporik arin erakutsi ban iruzurre, bañe natxe gaztiok ordungo hauteskunditan ez genun parteik hartu bardin-bardin aiagazkuz ondorixuk.
 Ondala urtik guregandik milaka kilometroa hartutako erabakixak hor jarraitzen dabe. Zori(onez/txarrez), baratoz beste hauteskunde batzuk Madridetik, eta ongun gaztiok osteabe dakau aukeri, Estatu Españolin eziñezku dan aldaketa posible bat bozkatu edo EHBildu bozkatu eta danok batea aldaketi eraikitxen hasti.
Daneako susmu eukikozue Estatu Española ezileikela aldatu Madridetik. Podemosek eztauke gehiengu eta inoiz eztau eukiko (PP+PSOEk botun %50 baino gexa atati aurre ikusten da), “aldaketa”ko paktu be, ezinezku, ixan be PSOEk eztau onartuko benetako aldaketak ekarrileiken inulako legeik. Eta… Madriden CandyCrush-en dabizen bitxartin zeinek behatukorau ba Euskal Herrire? Argi da interes konflikto baten aurrin zeinen alde engoraben, euran Madrideko interesan alde.
Aldaketi trukata da, ezta aukeraik Estatu Española aldatzeko. Iruzurre “trantsiziñoin” ein ben benetako haustura baten aurrin ez eoteko, dana ondo-ondo lotute lagaben.
Gu geuk pentsaten dou EHBildu dela hau danau ekidiuteko aukera bakarra. Natxe Madriden eon Euskal Herrire beire eongo dalako.
 Multinazionalan aurrin be herritxarran ahotsa defendiuko dabelako. Ez PNV modun, Gasteizen Frackingan kontra ein eta Madriden defendiuten dabena. Diro gose ase ezine dakarrenan aurrea gaztion ahotsa erungo dabelako.
“Aldaketi” babesten daben medixo komunikatibutan entzun be eztozue eingo EHBildu-k Euskal Herritxarrontzako dakarren proiekto politiku. Hori aldatzen hasteko ahotsa birou, benetan mine emotetzen lekutan be geure aldarrixak zabaltzeko (euran konstituziñoi zikiñe musturretan apurtu bir bagakue be).
Eta bitxartin, akorda, aldaketi eztozkule iñok emongo. Erreztu asko, bañe erregala iñok bez. Ezinga eon aldaketa baten zain, danok aldaketin zain etxin gelditxuko baginake, herrixe hil eingo zalako. Geu guz aldaketa gauzatzea! Hartu parin dakazuzen instrumentuk eta gexen gustaten gatzunan alde lanea!
Nahizune hartu, borrokatu eta lortu! JO TA KE!
Domekan espainiko hauteskundik badi be, Euskal Herrixe dakau jokun; Euskal herritxarrok EHBildu!