
Month: maiatza 2016
Maiatzak 6 (baixaku), SOStemible ARRIGORRI ostatun

Treneako billeti listo gero!
Danok dakixuen modun datorren domekan, maxatzan 8an, Larrixi Gaxoik dazen presun kaleratzi eskatzen Hartu Trena ekimena eingo da Ondarrun.

Hartu Trena dinamika honen helburu zein dan? Preso eta iheslaxan eskubidin defentsan ideologixa eta sentimen diferenteko jenti batzi, gizaeskubidin defentsatik, konponbide eta bakeako bidi einaz.

Mendizalik be hartu dabe trena eta goixeko 9.00etan Alamedan batuko diz Tontorramendire buelti ein eta beheruzkun trena hartzeko. Trenan ibilbidi hauxe ixango da; geltoki bakotxin eskubide urraketa bat salatuz:

Domekan, urreatu zeu be, preso eta iheslaxan eskubidin defentsan: Hartu Trena!

Guk hartukou!
BAIGURAn egon ga asteburun
Erronkako beste mendi bat eindou. Luhusotik 3 bat kma dan aterpe etxe baten aurretik urten eta ordu terdi kosta gazku tontorrea allati. Iparralde guzti ikusten da mendi puntatik.

Zapatuko KRISELLUn ekitaldiko irudixak
Hitzordu zapato illuntzeko 9xak euan emon da, danok eskutan prest geunkan aireratu bir gendun kriselluk bañe alferrik, haxe aldakorrak zinela ta osteabe eziñezku bihurtu zan ekintzi. Eskerrak MUTRIKUARRAI, dei bat eta pillo bat kandelaz agertu zin herrixan. Eta hortik aurrea irudixak.






AITZOL ETXABURU ARTETXEn egune da gaur, ZOIXONAK!!!
2005 urtin alde eiban herritxik eta 2009ko abuztun 19xan atxilotu ben. IÑOIZ eztau ahaztu beran ONDARRU matxi. Gabetan (diñosku beran hurrekuk), SATURRANeaz etxen dauela amets eta marmitxako usañe ezin kendute dabilela beran sudurretatik. Askatasune lortzen dabenin be plana argi dauke, mendiko botak jantzi eta PIRINEUK punta batetik bestea zeharkatu nahi dau. Guk gaur hamendik belarritxik ten etxen dotzau eta ametsak egi bihurtu birdouzela nahi dotzau esan. Danon artin ETXEA ekarri birdouz DANAK.

Amaitzeko esan, berak 26 urte daukela sinisten dabela, bañe gaur 37 urte etxen dotxu. Herriko kontuk gustoa jasotetxu, idatzi, hamen beran “helbidi”:
AITZOL ETXABURU ARTETXE 10816
Maison centrale de Clairvaux
Ville sous la Ferté
10310 Bayel (FRANCE)
MAIATZAK 1 LANGILLIN egune
Hamen da, 2016ko lana etxen douenon egune. Ondarrun on dala gitxirarte, biarra, portuaz lotzen gendun. Mariñelak, saregillik, mekanikuk, kamioilaxak, deskargetako langillik, dendak, tabernak, kontserba fabrikak… Herrittarrak eta kanpotik etorritxako jenti bixi giñan itsosuai esker.



Denboriaz herrixe aldatzen junde eta itsosuaz geunkan loturi amataten junde. Baxurako txalopak desagertu ein diz (ixe) eta Alturakuk bidin duz (gauzak ez badiz aldatzen behintzat), hori dala ta herriko gaztik inguruko lantegixeta duz biarrea gaur egun.
Zeatxik gerta da hori? Eztouelako borrokatu gure lan postun alde?




Guk, gauza bat dakau argi, geuk ez badou borrokatzen gure eskubidin alde, iñok ez dozkule ixer oparitxuko.
