Asteburu honetan pankarta hau agertu de iseitxe portun dan izotz fabrikan. Bertan, lan baldintza duiñan premiñi aldarrikatzen da. Aurten (2016), 3 langille hil diz ONDARRUko portuaz loturi eukenak, bi izotz fabrikan eta beste bat txalopa galego (CAPRICHO DE PERSEBELLOS) bateko mariñela. Biarra etxen dou soldata baten truke, diru horreaz bizi baldintza onak eukitxeko bañe ez bixitxi bertan lagateko.
Gaur ospatu de BAIGORRIn NAFAR guztin egune (Hegoaldeko ta Iparaldekune). Bertan ikusi dou adibidez UXUE BARKOS (Hegoaldeko nafarran buruzagixe). Egun guztiko jaxe ixan da, dantzaxak, erraldoik, bertsolaxak, dultzaineruk, bazkaxe… Ondarrutarrak ezin gendun hutsik ein.
7 Emakume en movimiento-ko kide eta Etxelilako artegintzako partaidi dan Josune Laka Artetxe herritarrak Bilboko La Roca-n ipini dau bere lanak erakusgai. Artegintzako lanak kanpoa zabaltzen daz!
Egili: Josune Laka
Noiz: Apirilak 23tik aurrera
Leku: La Roca, Ercilla kalea 1, Bilbo
Bilbo aldetik zabizenok eta hurbildu nahi dozuenok atik zabalik dakazue herritxarran artelanak ikusteko!
Atzo goxin Estatu Españolan indar polizial “demokratak” 8 lagun atxilotu ben Burlatan (NAFARROA). Euran delitu, TORTURA idazti paet baten. PAKO ETXEBARRIA mediko-forense ezagunak baieztatu dabenez, Euskal Herrixan millaka lagun tortura dabe eta Europako ESTRASBURGOko auzitegixak be salatu dau estatuko kartzeletan tratu txarran susmuk egon dizela . Ba hamen, gauza bera salatu dabenak paet baten, atxilotu ein dotxuez. Atxilotuai elkartasune erakusteko, ONDARRUKO Kofrai Zaharrin pankarta hau isei de.
Ondarruko Ernaitxik ondorengo idatzi hau jaso dou:
Atzo goxin Estatu Españolan indar polizial “demokratak” 8 lagun atxilotuben burlatan komisaxetako itzalpin dan gauza bat argiaraztearren. Kontixu indar faxista honek “iraindu” dabez, bañe ezta halan, ezta iraintzi ze benetan gertari tortura honek. Benetan iraingarrixe gerataera honek salatzearren herritxarrak atxilotzi de.
Espaniar estatuk sistematikoki tortura dau Euskal Herrixan askapenan alde parte hartu daben milaka pertsona. Horretarako inkomunikaziñoiaz eta mediko, epaile… konplizez baliatu de. Sistema oso bat eonda torturaten eta hoxe ezkutaten, gaur egun be bere horretan dan sistema bardiñe.
Aztnugal berbik Euskal Herrixai buelti emotzan. Iker Morenok jasandako torturen ondorixoz autoinkulpaziñoi firmaban (geruaua beran kontra ibilikoben froga bakarra) eta paper hori Aztnugal modun firmaban (Laguntza aldrebes idatzitxe).
Guardia Zibilak, Polizixa Nazionalak… ez dabe eta eztabe inoiz lekoik eukiko Euskal Herrixan. Torturin praktikik zeoze erakutsi bazku, billurre, poza eta amorru antolatzen jakitxi dela ixan da. Antolakuntzaz eta askapen prozesuaz bakarrik ahal ixan gou bixaldu kanpoa indar polizial arrotz hauek.
Pintxa ben murala delitu bada, geuk be dei etxen dou Ondarrun eta beste leko batzutan muralak margotu eta torturin kontrako aldarrixe zabaltzea. Torturin salaketi nahi dabe isildu, pasatakuk segi etxeko itzalpin. Guazen egixe kuartel ilunetatik atatea, salatu daiguzen herritxarran kontrako erasuk!
Paco Etxebarria Info7n egon zaneko elkarrizketin bideo zati bat hamen: