Ikastaru ETXELILAn,”Euskal estatugintza feministi eta feminismun oinarri politiko eta filosofikuk”

1Irakasli: Jule Goikoetxea Mentxaka (EHU-ko irakasli eta ikerlaixe)

 Egutegixe apirilak 15 eta 16 (baixaku eta zapatu)  Ordutegixe: baixakun, 17:00etatik 21:00etara, eta zapatun, 10:00etatik 14:00eta. Leku: Etxelilan

 Gaxe Bi gai nausi ixango diz. Batetik, feminismun oinarri politiko eta filosofikuk ikusiko douz. Errepaso bat eingo dou: generu zer dan, genero-sistema, androzentrismu, etab. Gure egungo sistema politiku, ekonomiku eta gure gizartin oinarri filosofikuk patriarkalak dizen heinin, patriarkatu zer dan be ikusiko dou. Bestetik, eztabaidatu eta parte-hartzeko uni be eukiko dou. Praktika txiki bat eingo dou zenbait kontzeptu barneratzeko eta bigarren partin, osteabe, Euskal Estatu Feminista zer dan ikusi, zertan datzan edo zer izan beharko lukeen eztabaidatuko dou guztion artin.

Antolatzaili: Ondarroako Berdintasun Saila-Emakumeentzako Jabekuntza Eskola

Haurtzaindegi zerbitzu: debalde, aldez aurretik jakinarazi (Txirrimorraski taldin eskutik)

 *GOGORATU: Aldez aurretik matrikulatzi beharrezku de!

Iruzkin bat utzi

Feminismu atalean

Erantzunak itxita daude.