MAIATZAn 1 hurreatzen du eta horreaz lotute Ondarruko ERNAIk idatzi hau bixalduzku.
“Hamen da argazkixetan bildute Ondarruko ernaik M1an harire eindako ekimen desbardiñak, geure egoera prekaxu eta esplotatzailin paradisuk zeintzuk dizen argi eta garbi adierazten. Deixe etxetzau gazte guztiai mobilizaziñoitxan parte hartzea, batez be LABek deitxutako Portugalete-Sestaoko mobilizaziñoin zein
#MobilizatGu-re aurreko egunin (apirilan 30in)”


Maxatzan 1in langilion nazioarteko egune da, kalik geure aldarriz beteteko egune. 1886an Chicagoko kalitan emondako burruki ardatz hartzen bada egun hau be, ezti gitxi ixan mundu mailan bizitxa hobe bat lortzeko bidin ein dizen burrukak.
Gaur egun sistema kapitalisti sarture beste zurrunbilo baten. Austeritate neurrixak, langabezi tasin igoeri, FMIn adierazpenak… inposatutako krisi honetatik urteteko sakrifizixu derrigorra dala pentsatea eruten gatxue. Ez da egixe. Neurri honek herritxarron bixitxi hobetzeko baino dato makroekonomiko hobik lortzeko di bakarrik, langile klasin esplotaziñoi handitxuz.
Zoritxarrez gaur egun be ez gazku motiboik falta kalea urteteko. Egoera honen aurrin gaztiok barakau zer esan, geu gazelako kapitalismun gose ezin asetu honek bete-betin atrapagatxun belaunaldixe. Gaztiok lan esku merki ga patronalantzako, euran menpin jarri eta irabazixak geure konture atateko ibilikoraben tresna bat besteik ez gatxue bihurtzen, prekarietatea kondenatuz. Prekarietatik sortutako ziurtasun ezak sekulako miñe etxezku gaztioi, ez dozkulako lagaten pentsaten zelan erun aurrea geure bixi eredu. Bilurraz eukitxen gatxue: ia lanetik botakoatxuen, ezin gazela emantzipa… eta guk gazte modun ezin dou onartu halako menpekotasun baten bixitxi.


Gainea, arpei guztiaz, esaten dabe geu gazela “belaunaldirik prestatuena”, baine zer nolako prestakuntzi jasoten dou? Unibertsidade, langile heziketa… sartzen gazenin gure bizitxin erdigunin egon bir dizen gauzaik eztozku eskaintzen. Horren ordez patronal zapaltzailik sortutako eredu produktibuk bir daben lan esku merki ixateko amoldaten gatxue. Zeinentzako da benetan balixozku hau hezkuntziau behin ikasketak amatxu eta gero beste pieza bat modun ibiltxen bagatxue bestelako alternatiba baik?
Ez dozku lagaten norberan bizitxi erdigunin ipintxen, lanpostu prekarixuk eskeintzezku bakarrik eurak patrikarak beteten dazela. Beste batzutan, paga baiko praktikak eskaini edo langabezixa kondenaten gatxue mehatxupin. Behin eta berriz prometiutezku etorriko ez dan etorkizun ideal bat gerua eta eskubide gexa kentzezkun bitxartin. Etorkizun ideal guzti ezileike aia ze, merkatu kapitalistin logikan, gexen dakarrenak gerua eta gexa pilatzen dau beste gutxiengun konture. Ixan be, aberastasune banatu baino, sistemik aberastasune zentraliza etxendau gutxiengun mesedetan. Horretxen adierazgarrixe da 2015in munduko %1ak %99an beste eukitxi adibidez.
Inok ez dozku ixe emongo, gitxia Estatu Espainolan atzaparretan baga. Sinistu erain bazku be prekariedadi dela bide bakarra, ezta. Zeozer ikasi badou gauzak borroka bidez aldatzen dizela da eta horretxeatxik beratxik ezin ga makurtute egon egoeri bakarrik aldatuko dalakun. Eredu ekonomiko hau sortu daben modun beste batzuk be sortu leikez, bizitxi erdigunin kokatuko daben bat. Eskapa enbia, horretako eraik onena emoten ez dozkun gauzak eraikitxi de, bakotxan bixitxi erdigunin ipini eta era kolektibo baten herrixe herritxik eraikitzen hasti. Dakauen apurrakin ezin gazenetik konforma geure kabuz lortzea bidin jarriko ga.



Ez ga jaxo lana geure bixitxin erdigunin ipintxeko, dana lan horren arabera pentsateko (planak, emantzipaziñoi, harreman afektibuk…). Ez ga jaxo gure lanaz bestik aberasten dazen bitxartin gu egoera ez duin baten bixitxeko. Ez ga jaxo banketxe hiltzailik geure miserixiaz aberasteko. Ez ga jaxo patronalan diro-gosiatxik lan prekaxoa kondena eta bertan hiltxeko.
Ez guz gexa emotezkunaz tragatea, ez dou onartuko gutxiengo bat geure egoera prekaixuaz aberasti eta gitxia dakauen gitxixe galtzeko billurraz geldik eoti ze dana dakau irabazteko. Baguz egunero zapaltzen gatxun eredu kapitalista patriarkaletik kanpoa behingoz duintasun osuaz bixitxea. Baguz duintxasune berreskuratzea bidin merezi douen eskubide guztik borrokatzea eta horretako argi esangotzau gure esplotatzaile guztiai zer pentsatendouen euran txantxullukatxik.

.
Ez ga jaxo piezak ixateko, ezta bestin menpin bixitxeko!
Baguz Euskal Herri sozialista, euskaldun, feminista eta askerutz!