Jabi te Alberto gogun!

Jabi eta Alberto lan istripun ondorixoz hil di. Etxeko eta lagunai… animo! Hartu Turrunetik besarkada handi bat.

Gertaera honen ingurun Ernai Gazte Antolakundekuk eurak eitten daben irakurketi bixaldu dosku:

“Astelehenean Ondarroan 2 langile hil eta hirugarren bat zauritu da portuan egondako leherketa baten ondorioz. 14 langile dira jada azken 3 hilabetetan eraildakoak. Eraildakoak diogu, gaurko gertakariak arrazoi eta erantzule politikoak baititu.

Gaur hildako langileak, Gasteizen hil zituztenak ere badira. Langile eta patronalaren arteko gatazka, zapaldu eta zapaltzailearen arteko guda da. Esplotatu eta prekarietatean lan egitera behartzen gaitu patronalak. Gure lan indarraren kontura aberasten jarraitzen dute eta gaurko egun hauetan bezala inoiz baino latzago da errealitatea.

Non daude arduradun politiko eta ekonomikoen adierazpenak? Zer egingo dute hau berriro gertatu ez dadin? Ez da nahikoa Ondarroako portura hurbiltzea, gero enpresa buruetako gorbatadunekin foroetan gosaltzen duzuen bitartean. Ez ditugu zuen doluminak nahi, Troikako mafiosoei aurreskuak egiten diezuen bitartean.

Prekarietateak hiltzen gaitu, eta gaur argi ikusi da ez dela lelo soil bat, errealitate gordina baizik. Lau txanponen truke lan baldintza kaxkarretan lan egitera behartzen gaituzte, eta honek istripuak gertatzeko aukerak handitu egiten ditu. Miseriara kondenatzen gaituzte, gaur egun lana izatea “luxu” bat dela salduaz. Jan ezazu edo bestela gosez hil, zuk aukeratu.

Eskubide zapalketen aurrean eta gaurko gertakarien aurrean kaleak hartzeko deia luzatzen dugu. Elkartasun eta borrokaz, lanbide heziketako gazteok, gazte langileok, ikasleok, langabetuok… prekarietatera kondenatuak gaudenok zutitu eta erantzun beharra dugu. Zapaltzen gaituen patronal hiltzaileari hortzak erakutsiz, denon borrokaz lan baldintza duinak eskuratzeko.

Egunotan lan istripua salatzeko mobilizazioetan parte har dezagun, baita ikasleok ostegunean dugun mobilizazio egunean ere. Gazteok ez gaude prest prekarietatean lan egin eta lanean hiltzera kondenatzen gaituztenen aurrean isilik geratzeko. Denok kalera!

Hurrengo egunetako mobilizazioetan  parte hartzeko deia luzatzen diegu gazte langile, langabetu, ikasle eta herritar guztiei.

Doluminak eta besarkada beroenak hildako langileen senide eta gertukoei.

PREKARITATEA HILTZAILEA!!!
LAN ISTRIPU GEHIAGORIK EZ!”

Dakixuen modun, martxun 16an, gaur, ordu 2ko paru deittu dau euskal sindikalgintzik herrixan.

IMG-20160314-WA0021

Herrixan bizi douen sasoi ilun honetan makina bat ixan di eremu eta txoko desbardinetatik jaso douzen elkartasun mezuk. Azkanengokutako Pirritx, Porrotx eta Mari Mototxeandik. Hamen elkartasun mezu bideu:

Eskerrik asko danoi ondarrutarrok jasoten gazen elkartasun eta laguntza guztiatxik!

Ondarrun kantaten douen modun: “…iparbaltzetan aurrera…aurrera beti aurrera!…”

Bihargin 2 hilldi jeleran!

Gaur, barri txarrak herrixan. 2 bihargin, ondarrutarrak, hill di eon dan lan istripun. Hori dala-ta; egun 2ko dolu egunak ixendatutsuz udalak eta euskal sindikalgintzik, martxun 16an, eguaztenin, ordu 2ko paru eta 12:30etan manifi detxu dotsuz.

IMG-20160314-WA0021.jpg

Barrixin sakontzeko:

Bi hildako, Ondarroako portuko izotz fabrikan gertatutako leherketan

Herrittarrok… batu eta alkarrei lagundu daigun, elkartasunin dakau argixe.

IMG-20160314-WA0022

Doluminik sentikorrena Turrunetik familixa eta lagunoi!

Besarkada handi bat danoi…

 

 

 

 

Kriseilun elkartasune

P1120453.JPG

Ikusitxe Ondarruko egoera latza, atzoko kriseilun ekimena arratsaldin einddako batzar baten bertan behera lagati erabaki eben.
Bertan behera eon arren 100 bat pertsona batu zin alamedan eta herriko egoeriaz bat eindde kriseilu bat bota zan, elkartasune adieraziz.
Ondarruko Gure Esku Dago