Gaur (abendun 14) etorri TXOKURE !

Boto paperak sobritan sartzen jarraitzen dou. Astelehen arratsaldin 17:00etatik aurrea etorri zatxez txokure esko bat botatea. Zemat eta  jente gexa, arina amatxukou!!!

IMG-20151213-WA0002.jpg

Kanpañiai azken bultzadi emoteko prest gaz. Martitzenin hitzadi-luntxe, astintzir  kartel pegadak, megafonixe kotxiaz, pankartak, buzoneu….. Aurrea !!!

HERRIMIÑE

kat1
Gabon jaxak hurreatzen duz, eta kanpun bixi dizen herritxarrak gorputze han bañe bixotza hamen eukitxen dabe (BARTZELONA aldin dabillen MIRENek bai behintzat).
kat3
Sasoi honetan Katalanak opari berezi bat etxetze alkarrei, caganer deitzen dana eta aurten Olentzero caganerra ata dabe, hori dala ta aurtengo GABONAK ondo ospatzeko desiaten dosku KATALUNYA aldetik.
kat4

EH Bilduko mitiñan irudixak

6
Lelengoko argazkixan ikusten dan latxeik egueldixak be guaz bat eindau, Abendun erdixan egon arren eguzkixe euki dou lagun. TXOMIN eta NAGOREn kantak emotze hasieri ekitaldixai gero LEIRE PINEDOk hartu dau berbi eta amaitzeko IÑAKI ANTIGUEDAD euki dou. Iñakik gogoratu dau on dala 25 urte hasi zala mitiñak emoten eta beran lelengoko plazi ONDARRUko Alamedi ixan zala JUANITA GERRIKABEITIAn semik lagundute (JON IDIGORAS).
5
Gogoratu dau Madrilen jarriko dizen jarrilekuk, ez dizela euskaldunonak bañe “momentuz” hara guzela euskaldunon interesak defendiutea, tartin, gure presuk ETXEA ekarteko einbirdana etxea.
2

1

 

7

8

Ondarruko ARRAIN LONJA barrixan aurkezpena

arrain lonjin aurkezpena 2015-12-10
Bixar abendun 10 (eguena) arratsaldeko 6retan Kofrai zarrin 2.pisun eingo da arrain lonja barrixan aurkezpena. Lonjin proiektu ein daben arkitektuk emongotxue azalpenak: eraikiñan zabalerak, alturak, banaketak,..Batzarrea Ondarruko herritxar guztik daz gonbidata, eta proiektuai buruzko zalantzak eta kezkak argitzeko balixoko dau.