Abendun 18 (baixaku), MACHO-MARIS antzerki emanaldixe ETXELILAn

macho-maris antzerkixe abendun 18
Antolatzaili: Ondarruko Emakumin Udal Berdintasun Kontseilu- Ondarruko Gixon Taldiaz
Gaxe: Kode matxistetan trebatuk ixan arren, horren aurrin matxinatzen saiatzen dizen gixonai, emakumikin berdintasune lortu nahi daben gixonai dedikatako ikuskizune.
Autokritiki eta hausnarketi eiteko deixe. Umoriaz betetako ikuskizune
Anima umorezko ikuskizun honekin gozatzea!
Gazte, heldu ero zahar egon; bertoku betidanik, herrire etorri barri edota alboko herriku ixan; gixonezko sentiu, andrazko erota beste mile aukeretako bat. . . danok zaze ongietorrixak,
parte hartze libri eta debaldeku danontzat!

Hondartzak zamarrez beteta, beste behin

Lea-Artibaiko EGUZKIk idatzi hau bixaldusku:
saturran zikiñez beteta
Jun de udi, jun diz garbitzailik, eta hondartzak zamarrez beteten hasi diz osteabe. Plastikozko botilak, latak, bidoik… Hondartzetan hau agertzen bada, zer eongo da gure erreka eta itsosun?

Noiz konturatuko gaz erreki eta itsosu zamarrez beteten gazela? Noiz konturatuko gaz zamar horrek gure kostaldi zikintzen dabela? Noiz konturatuko gaz zamar horrek arrantzatzen douzen arrañak kutsatzen dabela?

saturran zikiñez beteta2
Zaindu errekak eta itsosu, gure etorkizune diz eta!

GABONETAN, IDATZI falta dizen lagunai!!!

gabonetan presuai idazteko argazkixe
Hamen dator urte amaieri eta aurten be herrixan lagunan hutsuni eukikou. Españi aldin batzuk, Frantzi aldin beste batzuk eta zeñek daki nun bestik, gauzi de aurtengo gabonetan be ez gazela batuko danok. Zeatxik ez dou bakotxak folixu eta boligrafu hartu eta lau berba idazten falta dizenai? PRESUn helbidik azpixan dakazuez:
XABIER ARANBURU SAGARMINAGA 6140

Centre penitentiaire Chemin de Pemegnan BP90629
40006 Mont de Marsan Cedex
(FRANCE)

ZUNBELTZ LARREA:
Centro Penitenciario de Castellon de la Plana. Carretera de Alcora, km. 10. 12006 Castellon de la Plana – Castellon

AITZOL ETXABURU ARTETXE 10816
Maison centrale de Clairvaux
Ville sous la Ferté
10310 Bayel (FRANCE)

ASIER BADIOLA LASARTE:
Centro Penitenciario Valencia III Apdo. 1002 Carretera N-340 Km 225 – 46220 Picassent (Valencia)

IBON IPARRAGIRRE BURGOA:
CP MADRID II Alcala-Meco. Modulo 5. Carretera de Meco km 5 C.P. 28870 Alcalá de Henares (Madrid)

ENEKO ETXABURU MARKUERKIAGA:
Centro Peniitenciario LOGROÑO calle vieja 200, 26006 (La Rioja)

KEMEN URANGA ARTOLA
Centro Penitenciario / Carretera. Nombrevilla, s/n 50360 Daroca (Zaragoza)