Gaur Alamedan batu gaz (urteko azkanengoko egunin) beste behin Herriko seme-alabak ETXERATZIN ALDE. Alkati pankarta aurrin eta ondun kontzejalak, euran atzin ONDARRUTAR talde handixe.

Ordu erdi egon gaz bertan eta amatxuranin FALTA DIZENAK ATXIK brindise eindou, senidin eta lagunan artin.

Dana ondo ixun, eta ozpintzen gatxuenak agertu diz. Herriko aguntarixak konzentraziñoin egon dan pankarti barandilla baten iseitxea jun dizenin txapel gorrixak agertu diz, paperak eskatzen. Kanpotik etorritxako “autoridadik”, herriko agintarixai kontuk eskatzea. Herrixan susmu da promoziñoi barrixak aterriza dabela Ondarrun eta NOBATILLUk puntuk irabaztea ete duzen.
Month: abendua 2015
Urteroko ohituri jarraitxuz, KALAMENDIre altza gaz
Euskal PRESUK etxeratzi eskatzeko, GAZTIK kateatu diz hiriburutan
Gabon zoriontsu eta… zikiñak
Lea-Artibaiko EGUZKIk ata daben idatzixe:
Gabonetako oparixe, gure seme-alabantzat.
Gabonak familixiaz eoteko egunak diz pertsona askorentzat, aspaldiko lagun eta senidik ikusteko egunak.
Bañe azkan urtitan beste zeozer be bihurtu diz: neurririk baik konsumiuteko egunak. Neurririk baiko horrek konsumuorrek ondorixo txar asko daukez. Bat da argazkixetan ikusten dana: hondakin asko sortzen douela. Gexei.

Jente bat ahalegintzen da horrek hondakinok sailkatu eta birziklatea bixaltzen, bañe beste askok zamar guzti nahastata botaten dabe.
Gure kalitan ikusten dizen irudixak negargarrixak diz. Honek Ondarruko irudixak diz, bañe herri guztixetan errepikaten diz.

Hau de gure ondorengo belaunaldixai laga nahi dotzauen “oparixe”? Errekurso naturalik baiko eta zabortegiz betetako mundu laga nahi dotzau gure seme alabai?
Gitxia kontsumiu, hondakin gitxia sortu, eta sortzen douzen hondakinak berrerabili eta birziklatu bir douz. Bestelan, jai dakau.
Abendun 31(eguena) konzentraziñoi Alamedan, EUSKAL PRESO eta IHESLAXAK EUSKAL HERRIRE!!
Urteko azkanengoko egunin (Gabon zahar egunin) etxen dan ekimena da hau eta aspaldiko urtitan ONDARRUko udalak deitzen dau, bertan eskatzen dana da PRESUK eta IHESLAXAK herriratzi . Konzentraziñoi ixille ixango da eta eguerdiko ordu batetan hasiko da.
Pasan urteko argazkixe da azpiku. Han ikusiko gaz aurten , etorri zeu be.

Eta beste hau 2011ku

Konzentraziñoi amatxu eta gero, 1:30xetan leku bardiñin PRESUN eta IHESLAXAN senide eta lagunak antolatutako BRINDISE eingou. Txanpan kopak hartu eta EURAK ATXIK engou topa.

Urtarrillak 9xan GAZTIOK be BILBOa guz

URTARRILAK 9 (zapatu) Euskal preso eta iheslaixan eskubidin aldeko manifestaziñoik eingo diz Bilbon eta Baxonan “Mugi daitezen harriak” lemapin. Berta juteko ONDARRUko gaztik autobus berezixe ata dabe ( 3€) Ixenak emoteko: ANAITA, KULIXKA eta GAZTETXIn. Autobusak 15:00tan urtengo dau Zaldupeko Zubitxik. Anima ta apunta gazte!

Egun hori alla bitxartin herrixe girotu ein dabe, presuk eta iheslaxak bixi daben egoeri ezkutun ez geatzeko.

2016. urteko kirol erronki: 100 ONDARRUTARREK baietz 10 MENDI altza

Aurreko erronkan, “KALAMENDIRE EGUNERO BAIETZ”, erakutsi gendun Ondarrutarrok zelako “garra” dakauen eta erronki gainditzi lortu gendun, ikaragarrizko partehartze eta arrakastiaz. Parte hartze zabala ixan zan: jenti banaka, kuadrilan, kirol taldin, lagun artin, familixan, oinez, bizikletan…. jun zan Kalamendire.
Ongun “100 ondarrutarrek baietz 10 mendi igo 2016an” da kanpainin ixena. Kanpaina honen helburu Ondarrutarrok Euskal Herriko lurralde ezberdinetako 10 mendi altzati de. Aurtengo erronkan 25 mendi aukeratu diz, zailtasun ezberdinekuk, eta bertatik 10 mendi altzati eskatzen da.
Mendi hauek maila ezberdinetakuk diz: honeaz ahalik eta jente gehixenak parte hartzi, osasuna zaintzi, ingurumenarekiko errespetu eta mendizaletasuna bultzatu nahi dou. Mendi batzuk familixiaz juteko lakoxik diz, beraz ez da arazoik edozein adinetako jentik parte hartzeko. Beste mendi batzuk ongi prestata egoti eskatzen dabe: ezagutza malli edo esperientzixi, maila fisiku, urtaru eta ekipamendu kontun eukitxekuk. Mendi bizikleta zalintzako be pentsatute da erronka hau.
Erronka honetan parte hartu nahi dabenak, 25 menditik 10 mendi aukeratu beharko dau, tontorrin argazki bat ata eta kirolagenda@gmail.com helbidea bixaldu edo facebook-eko Kirol Agenda kontu etiketa. Mezun komenigarrixe ixango zan nortzuk altza daben ipintzi. Baitxe be eskertuko geunke mendi horren baloraziñoi txiki bat eitxi, hau de: ibilitako bidi zein ixan dan edo zein alderditxik altza dan esati, zelako zailtasunakin billatu dan, eta baloraziñoi pertsonala mendixan ingurun. Holaik, ondarrutarrei, mendi horren buruzko informaziño elkarbanatuko zan.
Beraz, animatzen zatxuau erronka honetan parte hartu eta erronki aurrea erutea.
Abendun 31 (eguena), mendi irteeri KALAMENDIre
Klima aldaketi ONDARRUre be alla da
ABIAN prozesuai hasieri emotzau

Gaur arratsaldin Kofrai zaharrin batu gaz herrittar talde handi bat. Bertan, bixar ixango dan ONDARRUko Ezker Abertzali sendotzeko zutabik ipini douz. Ixelako txostenik ez da egon, dana idazteko da eta hamendik aurrea ezkertiar eta abertzaliok, idatziz, kafi hartzen mahai baten bueltan, batzar zabalin edo banaka idatzikou gure bide orrixe. Danok desberdiñak gaz, askotan ikuspegi desbardiñak dakauz, bañe helburuk batzen gatxue, gure herrixan burujabetzi eta pertsonan bizi baldintza duiñak. Zeuk be bardin pentsaten bazu, gure ondun leku dakazu, hurreatu ONDARRUko EZKER ABERTZALEA.


Egune ondo hasteko eta urti osasuntsu amaitzeko KALAMENDIre jun gaz.












