Agur eta eskerrik asko danoi!

Entera baik 5 urte pasa diz Turrune martxan ipini gendunetik. 5 urte egunero egunero Ondarruko gauzai buruz berba etxen. Eta beti beste ikuspegi bat emon naxan: ezkerreku eta abertzali.

Bixitxik buelta asko emoten dau, eta beti be ezta erreza geure denpora librin egunero tarte bat hartu eta Turrunin zeozer idazti. Gainea, Turrunin laguntzen gabizenok beste saltsa askotan be sartute gaz, eta danea ezin aila. Horretxeatxik, buelta asko emon eta gero, Turrunan proiektu amaitzi pentsa dou. Erabaki gatxe ixan da, eta atzeatzen ibili gaz, baine azkanin hartu ein bir ixan dou.

5 urtin milloi bat eta erdi bixitxa euki douz (errez esaten da!). Jente eta talde askok lagundusku, kartelak, argazkixak, iritzixak… bixaldute. Eskerrik asko danoi! Zuek baik ez gendun asko aguantako!

Turrune amatxu eingo da, baine Ondarrun hamendik aurrea be egongo da zer konta. Horretxeatxik, eskumako aldin dakazuez Ondarruko taldin helbidik, euran barri eukitxeko. Lea Artibaiko hitzan helbidi be hamen dakazue, Ondarruai buruzko eguneroko albistik jasoteko:

http://lea-artibaietamutriku.hitza.eus/herria/ondarroa/

Eskerrik asko danoi. Eta eskerrik asko egunero egunero borondatez Ondarru herri euskaldun, alai eta eskuzabala bihurtzen dozuen ondarrutar danoi! Gora zeuek! Kalin ikusiko gaz!

Urrixak 20 ta 23 bitxartin, ETXERA GUNI Bilboko plaza zirkularrin (Abando)

2GAIXO DAZEN PRESUK ETXEA!
ETXERA-GUNEA BILBOKO PLAZA ZIRKULARRIN
Urrixan 20tik 23re Ibon Iparragirre, gaixotasun larri eta sendaezine dauken euskal preso politiko Ondarrutarra, datorren urrixan 20xan Bilboko epaitegixetan “falta” epaiketa bat eukiko dau, eta goxeko 10etatik 12ak arte kontzentraziñoi deitu dau “Iparra galdu barik” plataformik.
Hori dala ta Euskal Herriko kartzela batea hurreatuko dabenez, legez kalin egon beharko zala exijiteko, eta bitxartin bere herritik gertuen dan kartzelan egon beharko zala bermatzeko ekimena abiatuko dou Bilbon urriaren 20tik 23re, martitzenetik baixakure.
Ekimena Bilboko Plaza Zirkularrin eingo da 4 egunetan tzir; “Etxera-gunea” deitxuko tzauen esparrun.
Egunero goixeko 12xetatik arratsaldeko 20ak arte bertan batuko ga ahalik eta lagun gehixen gaixoik dazen presun askatasune exijiuteko.
Egun osun tzir ekimen ezberdinak eongo diz eta guztion parte hartzi beharrezku ixango da. Bereziki 12xetatik 13ak arte, eta 19xetatik 20ak arte eingo dizen kontzentraziñoitxan. Bañe egun osun tzir “Etxera-gunean” jendi egoti de helburu.
Baixakun, arratsaldeko 19:30xetan, herrialdeko manifestaziñoi jendetsuaz borobilduko dou ekimena.

ETXERA-GUNEA martxan!
etxera guni