Zoixonak XABI!!

3
Gaur XABI ARANBURUn egune da eta TURRUNEtik muso handi bat nahi dotzau bixaldu Mont de Marsaneko kartzela. Berau zoixondu nahi badozue hamen dakazue beran “helbidi”:

XABIER ARANBURU SAGARMINAGA 6140

Centre penitentiaire Chemin de Pemegnan BP90629
40006 Mont de Marsan Cedex
(FRANCE)
Zure inguruk be ezatxue ahaztuten.
4

Visca Catalunya lliure!

Gaur Catalunyako egun nazionala da eta ondarrutarrok elkartasune adierazi dotzau katalanai beste behin.

image

Udalak bandera katalana ipini dau, eta herriko etxe batzutan be agertu diz Esteladak. Hamen Kamiñaldeko argazki bat.

image

Eta hau Itsas Aurre pareku.

image

Badakiau ondarrutar batzuk Bartzelonan dazela atsaldeko manifestazinoin parte hartzeko, eta gero erakutsiko dotzuauz argazkixak.

Ta Kofrai zarra be apaindu ein de gaurko eguneako:

kofrai zarra 2015ko diadan

Zeatxik pasaten da zebrabidi Kamiñazpiko markesina barrutik?

12004870_10206585772837305_2215507871151148885_n

Hauxe argazkixau dabil bolo bolo interneten.

Kamiñazpin obri einddabe, eta on zebrabidi autobusan markesinatik pasaten da. Hasiera baten gauza raru betxandu leike, baine udaletxin galdetu dou eta beran azalpena dauke.

Lehen autobuse hartzea ixuzenak kamiñure urten biben markesina ailateko, ta kotxe tartetik pasa bizin. On zebrabidetik zuzenin markesina ailako diz, arrisku gitxiauaz. Gainea, erruberadun aulkixaz edo umin karruaz juteko egokitxute da bidi, eta eztauke koxkaik. Soluzinoi orijinala, oinezkuai jun-etorrixak errezteko.

Azkanengoko urtitan udala Ondarruko kale askotako akzesibilidadi edo irisgarritasune hobetzen dabil: azentzorak, ranpak haurreskolan eta Ibaiondon… plenuk be on Kofrai Zaharrin etxen diz, han azentzora dalako.

Baine ondiokan badaz herrixan koxkak eta oztopuk. Udalak horretxek konpontzen jarraitxu bir dau hamendik aurrea be.

Inportanti de herritxarrok be hobetu bir dizen lekuk zeintzuk dizen esaten juti, eta hobetzeko proposamenak etxi. Holan ondarrutar guztinttzako atsegine eta irisgarrixe dan herri bat lortukou!

DSC_0333

Eguenin, altza zatxe Radixure!

Ahuakemonala preparaten dabilen APP barrirako zeure laguntzi bihir dou. Anima ta etorri! Eguenin, barriro eongo gaz Ondarruko Radixun!

Esketx lehiaketi amaitxu, eta Ondarruko berbaz osatutako mobileako aplikaziñoi preparaten hasi ginan. Herriko esakerak eta berbak batuko´uz app honetan, eta gero, nahi dabenak mobilin entzun eta sare sozialeta zein whatssapea bixaldu leikez. Bañe ez esan onarte eztozunik ixe entzun! Seguru launen batek edo etxekon batek zeoze komenta´tsule! Ongun eztakazu atxikirik. Irailan 10in, eguena, 19:00etan, altza Radixure! Ahuakemonala proiektun zeure boza bihir dou!

Joxemarik ala errez_aldabatea

Argazkixe: Joxe Mari Urrosolo

OTSOPORTILLOn be eongaz

qqqq
Urtero etxen dan lez, gaur eguerdixan OTSOPORTILLOn ein gakue omenaldixe bertan hil zitxuezenai. Otsoportillo, URBASA (NAFARROA) erdixan dan zulo handi bat da. Gerra sasoin berta bota zitxuezen bixik Sakana aldeko abertzale eta errepublikazalik. Ondioik euran hazurrak han azpixan daz eta hori dala ta, bertan etxen gakue omenaldixe. Gaur han ondarrutar talde bat egon da eta argazki honek bixaldu doskuz.
q</a

qqqqqq

Gerratik eskapatako Ondarruko ume biren histoixi

Atzo idatzi gendun gerratik eskapaten datorren jenti eskozabalik hartu bir douela, geu be askotan jun bir ixan gazelako Euskal Herritxik kanpoa. Ta kasualidadez gaur ondarrutar batek hauxe idatzixe bixaldusku. Histoixa ederra da eta merezi dau irakurti.

1936KO GERRAN ONDARRUTIK EXILIXUN URTEN BEN ANAXA-ARREBA BI EZAUTUTXUAZ TXILEN. EURAN BIXITXI  BENETAKO ABENTURI IXAN ZAN.

image

(Argazkixe: Asun eta Abel Urkiola anaxarrebak)

Abel Urkiolak urte bete be ezeukan eta Asun Urkiolak 3 urte eukazen 1936ko gerran, irailin, ama Antonia Arsuagaz aita Esteban Urkiolan  kamioin urten benin Ondarrutik ihesixan, aita bertan lagata. Abelek bikixe eukan, Gonzalo. San Vicente de la Barquera aila zin kamioin eta han, ama Antoniak notizixi jaso ban beran anaxi, Fernando Arsuaga Lekue fusilata hil benela. Antonia haurdun euan barriz. Egoeri eta disgustuk asko, ta Abelen bikixe Gonzalo hil ein zan. Bañe 1937ko maxatzan 7xan Esteban jaxo zan San Vicente de la Barqueran.

Halako egun baten, aita Estebanen anaxe Bitxorren txalupa baten Frantzirutz urteten dabe, jateko baik, manta batzukin eta brujula baik. Itxosun runbu galtzen dabe  eta 2 egun galdute emoten dabe. Hirugarren egunin Iparraldeko arrantzale batzuk topatetxuez eta ure eta brujula bat emotetze.

image

Azkanin,  Baiona ingurure ailaten di. Antoniak osaba bat eukan bertan eta honek kontatetza beran gixona Bartzelonako frentin dala. Amak hiru seme alabak hartu eta Bartzelona biajaten dau beran gixonana. 1939 arte Castellar de Ballesen egoten di danak alkarreaz.

Irakurtzen jarraitu