Abuztun 11 (martitzena), Street Basket 3×3 Itsas aurrin

Andra Mari jaxan aurretik, “3×3 Street Basket” saskibaloi txapelketi antolatu dau Aurrerak herriko kuadrilantzako. Iaz euki ban erantzun ona ikusitxe, aurten be antolaketa bardiñe egin dabe Aurrerak eta Ondarroako Udalak.

Abuztun 11an jokatuko diz partiduk, Itsas Aurren ipiniko daben karpan, arratsaldeko 17:00tan hasitxe. Apuntateko epi ordu bete lehenaua zabalduko da, karpan bertan.

Ixez latxeik, lagunen eta kuadrilen arteko txapelketi ixanik, kiroltasune bultzatu eta bermatu nahi de, beraz, ez da onartuko joko zikinik edo bidegabekeririk. Antolatzaillik be gozatu egin nahi dou saskibaloiaz!
basket

Antxustegi txalopi konponduko dau Jaurlaritzak

Eusko Jaurlaritzako Kurtura Sailburuk esan dau Ondarruko Antxustegi txalopi konpondu eingo dabela, balixo historiku dakarrelako. Diesela erabiltxen daben egurrezko euskal txalopaik zaharrena da.

Asko pozten gaz notizixiaz. Zoixonak txalopin alde biharra eizuen herritxarroi, eta batez be familixakuoi.

Zalantza bateaz geatzen gaz. On Jaurlaritzi txalopi konpontzea badu, zeatxik esaban Josune Ariztondok kultura diputau zanin txalopik ezeukala balixoik eta ezin zala konpondu? Guzurretan ebilen?

image