Zainddu kukañi!

image
Ederra sortu de polemiki herrixan kukañi dala eta eztala.

Zer pasa da? Ba lantzin-lantzin ikusten douzela pilo bat pertsona kukañan aldabatea, balantzaraka.

Ze pasako litxake kukañi apurtu eta baten batek min handiren bat hartuko baleuke? Zeinen arduri ixango litxake?

Horren aurrin udalak erabaki zentzudun bat hartu dau: kukañan ibili bai, baine banaka edo binaka, eta balantzaraik ein baik. Holan kukañi ezta apurtuko, eta inok minik eztau hartuko.

Herriko gauzak herritxarrok zaintzen ezparouz, zeinek zainddukotxuz?

Hileta zibilak etxeko ordenantzi onartu dau udalak

Udalbarrixetan irakurri dou, eta oso interesanti betxandu gasku: Udalak hileta zibilak etxeko araudixe onartu dau.

Jente asko gaz herrixan erlijinoin sinisten ez douenak, edo erlijinoin sinistute be, elixiaz bat etxen ez douenak. Geure biximoru elixatik kanpo ein nahi douenak.

Baine askotan ezta erreza. Adibidez, hiltxen gazenin, ezta erreza ixaten hileta zibil bat ein ahal ixati. Udalak onartu daben araudixak, erreztu eingo dau Ondarrun hileta zibilak etxi. Batetik, herriko eta udaleko espazixuk erabili ahalko diz (Alamedi, erakusketa aretu, Kofrai Zaharra…); bestetik, udalak matexalak be lagako dotxuz: maxak, aulkixak, altabozak… Eskaerak udaletxeko rejistrun ein bir diz.

Oso erabaki ona ereizten gasku, herrixan dakauen pentsakera eta sinismen aniztasune errespetateko.

alamedi

Ondarrutar idaztiai buruz…

Beste herritxar batek bixaldutako iritzixe, ondarrutar idaztiai buruz. Bixaldu zeuen proposamenak otzara@hotmail.com helbidea.

1

Astelehenin Turrunin argitaratutako karti irakurri eta gero, ondarrutar idaztiai buruz hiru lau gauza nahiko neukez komenta.

Hasteko, ez neuke esango ondarrutar berba etxeko era bakarra danik. Ezta bardin berba etxen Gozikan eta Artabiden. Eztabe bardin berba etxen 15 urteko neska gazte batek eta 80 urteko arrantzale zahar batek. Eta geuk be eztou bardin berba etxen auman etxin bagaz, ero lagunakin tabernan.

Batzutan ahoskerak aldatzen diz: zahar askorek amaittu esaten dabe, eta gaztik amatxu. Beste batzutan rejistruk aldatzen diz: nik aumai ez netzake esango “zelan zabiz fly!”, baine lagunai bai. Euskera batuk be beran eragine euki dau: gazte askok “lurrin” esaten dabe, “behangañin” esan baik. Eta zer da hobeto esanda, “eskribiu” (zahar askok esaten daben modun) ala “idatzi” (neologismo bat)? Danak diz eredu zuzenak, ondo erabiltxen badiz.

Ondarrutar berba etxeko era asko badaz, ondarrutar idazteko era asko be egon biko litxakez. Ondo idatzitxako ondarrutarra eta txarto idatzitxako ondarrutarra banatzen ez nitxake hasiko, euskeraz alfabetatu ez dizen askoi euskeraz idazteko bilurre sartu ahal gakoelako. Eta inportantiena jentik euskeraz idazti de.

Ni neu ahalegintzen naz ondarrutar idazten dotenin batuerako ortografixa arauk errespetaten: h, z, s… bakotxe beran lekun ipintxen. Baine asko estresa baik. Eta lagun batek whatsapin h baik eta dana z-taz idazten basta, ba eztotzat horreatxik bronkaik botako.

Ondarrutarra batuerako arauk errespetata idazten ahaleginddu biko ginake, baine geure buruai arau zorrotzak ipini baik. Eta berba bat idazteko era bat baino gexa dazela ikusten douenin, ba geutzako egokixena dana aukeratu: “Amattu”, “amaittu”, “amatxu”… Inportantiena euskeraz eta ondarrutar berba ein eta idazti de!

“Iperkaleku”

2

KUADRILLA EGUNE antolatzeko batzarra eguaztenin (uztailak 8)

KUADRILLA EGUNE ANTOLATZEKO BATZARRA
Ondarroako Jaietako Kuadrilla Eguna antolatzeko azken batzarra egingo da eguaztenean arratsaldeko 18:00etan. Ohi bezala, Kofradia Zaharrean batuko dira herriko kuadrilak, eta jada abuztuaren 16ko egitaraua ixtea dute helburu.

Aurreratu zuten gaia, zoologikoa, eta baita egunean zehar egingo dituzten beste hainbat ekintza ere: kuadrillen kalejira DJekin, bazkaria, jokoak, bertsolariak, erromeria… Kuadrillen bazkaria kafeko atzean egingo da, eta tikeak aterako dira saltzera hurrengo egunetan.

Agertu eguaztenean Kofradia Zaharrera eta aprobetxatu zure ekarpena egiteko. Gogoratu, behin eta berriz ari garela parte hartzeko eta ideiak emateko aukerak ematen herriko kuadrilei. Gero ez du balioko ezer ez dela egon esateak.