150 bat lagun gazte egune preparateko prest

ddBadakixue aurtengo gazte eguneko tiki eta kamiseti lortzeko jaxe antolatzen lagundu biko dala. Eta gazte mugimenduk einddako deialdixai oso ondo erantzun dotzen herriko gaztik! 150 lagunetik gora apunta diz!
Gaztetxi egunero egongo da zabalik ixena emoteko.
Danan esfortzo txikixaz, gazte egun handi bat eingo dabe!

image

Zerren zain za, ondiokan ez dozu esketxik graba?

Ondiokan ez za hasi esketxoi grabaten? Gogun euki ekainan 25ea arteko epi dakazule biharrak aurkezteko. Zemat eta ariñaua aurkeztu, ordun de ariñaua argitaratuko diz webgunin eta ordun de aukera gehixa eukiko´zu irabazteko.
Ez gatzule ixe burure etorten? Ondarrutar naturala eta ondarruberbetan.com webgunitan dakazuz nahi dan beste berba eta esakera.

Hamen lehiaketin inguruko informazinoi gexa: http://www.ahuakemonala.eus/esketx-lehiaketi

ahuakemonala-logo-hutsa

Lagunai esan mundu guzti azorata dabilela ta amure egoteko, #ahauakemonala ibiltxeko. Harixe mehie badauke be ta amaneko lekutan bixi bada be abixadan etorteko; grabati daukela esketxoi lantzoikeixaik handixena bada be. Gauzi abantin ipintxi re ta arrari eitxi edo ateso eoti…. edo…armonixan ibiltxi, zeatxik ez? Auskan ein baik, bañe. A… ta inportantiena: ahumuñin ibili ta ondo baiño hobeto pasati!