Ekainak 13 (zapatu), hitzaldixe Etxelilan: maskulinidade eredu barrixak, genero indarkerixi prebeniuteko

Zergatik erakartzen nau? Genero indarkeriaren prebentziorako maskulinitate eredu berriak

Hizlariak: Patricia Melgar (profesora en la Universidad de Gerona e investigadora del grupo CREA -Centro Especial en Teorías y Prácticas Superadoras de Desigualdades) eta Marcos Castro (miembro de la asociación Homes en Diáleg, profesor de secundaria y de la Universidad de Barcelona -Departamento de Teoría Sociológica, Filosofía del Derecho y Metodología de las Ciencias Sociales)

Data: Ekainak 13, 10:00etan
Lekua: Etxelilan
Antolatzailea: Ondarroako Udala, ikas.com, Etxelila eta Zaldupe
Hizkuntza: gazteleraz

Gaiaz: Genero indarkeriaren sustraietan indarkeriarenganako erakarpena dago baina zergatik gertatzen dira harreman kaltegarri hauek?Nola identifikatu ditzakegu?Eta are gehiago, ze aukera daukagu egoera hau eraldatzeko? Eta gure seme alabei laguntzeko??Zerk lagunduko digu indarkeriari aurre egiten?Zergatik dira hain garrantzitsuak feminismo internazionaletik datozkigun hausnarketak eta maskulinitate alternatibo berriak?Hitzaldi honekin galdera hauek erantzun nahi dira, internazional mailako ikertzaile komunitateak landutako ebidentziak oinarri hartuta eta hizlariek euren bizipen profesional, kirol eta pertsonaletik ateratako ondorioekin uztartuta.